Irakurketa Erraza erakusketa

Irakurketa Erraza erakusketa

Lectura Fácil Euskadi –  Irakurketa Erraza entitatea osatu duen “Irakurketa plazera eta eskubidea delako” erakusketa inauguratu da jadanik.

AlhóndigaBilbaoko Mediateka BBKn abidatu zen erakusketaren ibilbidea, eta datozen hilabeteotan Euskal Herriko hainbat herritan ikusi ahal izango da.

 

Irailaren 15etik 26ra: Eibarko Juan San Martin Liburutegia

Urriaren 2tik 17ra: Koldo Mitxelena Kulturgunea (Donostia)

Urriaren 20tik 26ra: Iurretako Herriko Biblioteka (Iurreta)

Azaroaren 3tik 30era: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea (Vitoria-Gasteiz)

Abenduaren 1etik 6ra: Lazarraga Liburutegia. Aguraingo Udal Liburutegia (Agurain-Salvatierra)

Abenduaren 9tik urtarrilaren 7ra: Donostiako Udal Liburutegiak

 

Irakurketa Erraza zer den azaltzen duten hainbat material bildu dira erakusketan, eta asmoa informazio hau ahalik eta herritar gehienengana helarazea da. Informazioa duten panelak euskaraz eta gazteleraz daude, eta horretaz gain, irakurketa kluben inguruko bideoak ere ikus daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude