Gero eta klub gehiago euskaraz!

Gero eta klub gehiago euskaraz!

2014ko udazkenean abiatu zen lehen Irakurketa Errazeko euskarazko kluba. Bilbon izan zen, AlhondigaBilbaoko MediatekaBBKn. Bertendona ikastetxeko ikasleak astero bildu ziren “Rif mendietako ura” irakurtzeko. Oso ondo pasatu omen zuten, giro erabat ludikoan irakurri baitzuten liburua.

Otsailean bigarren kluba jarri zen martxan MediatekaBBKn. Oraingoan, euskara ikasten dabilen talde bat biltzen da. Italiar, ukrainar, andaluziar… Denetarik dago talde horretan, eta oso giro onean ari dira “Santiago Bidearen misterioa irakurtzen”.

Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegia ere Irakurketa Erraza mugimenduarekin oso interesatua agertu da hasieratik, eta liburu berrien argitalpena sustatzeaz gain, Gipuzkoako lehen klubak ere antolatu ditu liburutegian. Hona hemen horretarako dituzten arrazoiak, Frantxis Lopez-en hitzetan:

“Irakurketa Errazaren aldeko apustua egin dugu jendeen artean izaten den ikusten ditugun irakurtzeko zailtasunak gainditzen lagundu nahi dugulako. Liburutegi guztien helburu nagusienetakoa alfabetatze-gabeziak gainditzen laguntzea baita. Gizartearen %30ak irakurtzeko zailtasunak izan ditzakeela kontutan hartuta, Lectura Fácil Euskadi – Irakurketa Erraza taldearen laguntzarekin lanari ekin diogu. Euskal Herrian, aipaturiko gabezia areagotu egiten da euskaldun jende askok ikasketak erdaraz gauzatu baitzituen eta euskaraz alfabetatzerik lortu ez duelako oso positiboa ikusten dugu hemen bildu den irakurle kopurua, eta baita euskal idazleek irakurketa errazaren oinarrietan sortzeko ahalegina.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude