Trumoi txakurraren negarra

Idazlea: Fernando Morillo
Ilustrazioak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 10-12 urte
Orrialde kopurua: 96
Gaia: adiskidetasuna, heziketa, animaliak, desberdin izatea…
Prezioa: 12,50 euro

LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean

Oinatz eta Goizaneren eskola ondoan bi kale-katu azaldu dira. Beste ikasle batzuek jolaserako erabili nahi dituzte. Katuei min egiteak grazia egiten die. Hura gutxi ez, eta Trumoi txakurra alboko itxitura txiki batean sartua dago. Egunetan ia jatekorik ez, urteetan laztan bat ere jaso gabe.

Oinatz eta Goizane animaliengana hurbilduko dira apurka. Egun batean, suak hartuko du eskolako hegal oso bat. Orduantxe ikasiko dute gazteek zer esan nahi duen lagun izatea. Benetako lagun.

Zauri ezkutuak. Bullying-a eskolan

Idazlea: Fernando Morillo
Ilustrazioak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 13tik aurrera
Orrialde kopurua: 144
GAIAK: eskola-jazarpena, adiskidetasuna, heziketa, bazterketa, desberdin izatea…
Prezioa: 12,50 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
FERNANDO MORILLORI ELKARRIZKETA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean 
Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburua doan jasotzeko, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Sinopsia:

Iriaren hirugarren ikastetxea. Ezagunak zaizkio eskolako zauri ezkutuak, eta neska urduri dago. Oharkabean pasatzen saiatuko da hasieran. Baina Unax izeneko mutil berezi eta markatua ere hasiberria da, eta koska krudel bat aurkituko dute berehala: Nora eta Martxel neba-arrebak, itxuraz ikastetxeko benetako jaun eta jabe, eta ikasle bakoitzari mingarrien nola jo jakiten maisu. Iria eta Unax izango dituzte jo-muga nagusietako bat.

Ikasle, irakasle eta gurasoen hamaika ardura, eztabaida eta ahalegin, egoera latzari buelta eman ahal izateko, adiskide, sentimendu eta ezustez beteriko trama ia poliziako batean. “Zauri ezkutuak. Bullying-a eskolan” irakurtzen jarraitu

Aratz. Begiradaren atzetik

Idazlea: Mikel Rodriguez
Irudiak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 15etik aurrera
Orrialde kopurua: 288
Gaia: maitasun kolpea, adiskidetasuna, torturatuaren eta torturatzailearen ikuspegiak, komunismoa eta anarkismoa, txirrindularitza, esperimentazio genetikoa, ukronia historikoa…
Prezioa: 17,50 euro

Bidaiatzea gogoko duen mutil gazte arrunta da Aratz, bere amets, ideia, eta zalantzekin. Arrats batean, Parisko ostatu batean, neska berezi batekin gurutzatuko du begirada, eta, hortik aitzinera, bizitza betirako aldatuko dion lasterketa ero batean murgilduko da, ostatuko neskaren eta harekin zegoen bertze lagunaren gibeletik. “Aratz. Begiradaren atzetik” irakurtzen jarraitu

Rif mendietako ura

Idazlea: Montse Flores Pallarès
Adin tartea: 13tik aurrera
Orrialde kopurua: 64
Gaia: immigrazioa, adiskidetasuna, maitasuna, familia, musulmanen ohiturak…
Prezioa: 12,50 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA

Audioliburu osoa doan dago behar duten taldeentzat.  Eskuratu nahi izanez gero, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu,
baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa.
Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz.
Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.
Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik,
eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio.
Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu
Ahmeden abenturan.

 

Zonbia San Mamesen

Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 10-12tik aurrera.
Orrialde kopurua: 144, txuri beltzezko irudiekin.
Gaia: umorea, fantasia, adiskidetasuna, gaueko izakiak, beldurra, oztopoak gainditzea, Athletic…
Prezioa: 12,50 euro.

LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean

Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburu osoa (doan) nahi izanez gero, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Inork ez du zonbietan sinesten… bat aurkitzen duen arte. Horixe gertatzen zaie Zoro izeneko gazteari eta haren lagunei. Jauregi zahar baten barruan, zonbi bat ikusi bakarrik ez. Nahi gabe aske ere uzten dute Bilboko kaleetan!
Zorok aitari deitu beharko dio laguntza eske. Baina Zororen aita oso-oso bitxia da, eta erraztasun ikaragarria du dena nahaspilatzeko. Zonbiak Athletic-eko partidu batean amaituko du, hamaikakoan eta arerio baten belarria jaten. Eta mozorro festa baten erdian, «zonbiarena» egiten. Ihesaldi tronpatuak eta bihotzaren dei nahasiak, abentura komiko batean.
Gure mundu honetan Lurralde Ezkutu ugari daude, deabruz eta zonbiz beterik, eta ez zaie umorerik falta! “Zonbia San Mamesen” irakurtzen jarraitu

Kai, txakur bidaiaria

Testua: Fernando Morillo
Irudi eta diseinua: Mikel Mendibil
21 x 21 zm.
60 orrialde, koloretako irudiekin.
Adin tartea: 6-8 urte
Gaiak: adiskidetasuna, umorea, desberdintasunaren onarpena, nahasmenari aurre egitea…
Prezioa: 12,50 euro.

AUDIOLIBURUA

INFORMAZIO GEHIAGO idazlearen webgunean

Kaitxakur berezia da. Txakurtokietan bizi da, txakurren herrian. Edo txak-herrian, nahiago baduzue. Arazo handi bat dauka. Kai gaixoa nahasirik dago azkenaldian. Ama ardi-txakurra du eta aita, berriz, ehiza-txakurra. Eta bera? Berak ez daki ziur zer nahi duen! Artzain aritu? Ehiztari? Karramarroen olatu-dantzan jardun? Kaioak bezala hegan egin? Etenik gabe munduan zehar bidaiatu? “Kai, txakur bidaiaria” irakurtzen jarraitu

Izuaren Pasabidea

Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 12-14
Orrialde kopurua: 192
Gaia: bazterketa, albinismoa, lagunak, oztopoak gainditzea, abenturak, beldurra, magia, jelosia, animaliak…
Prezioa: 13,50 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
Informazio zabalagoa hemen, IDAZLEAREN WEBGUNEAn 
Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburua doan lortzeko, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Xabin Tanzaniatik etorritako albinoa da. Han, beltzen arteko zuria zen. Gurean ere, Xabin desberdina da. Zurien arteko… beste zerbait. Beti beste zerbait.
Desberdina izaten ikasi beharko du.
Anais 400 urteko sorgin “gaztea” da, beltzez jantzia eta beldurgarria. Ama salbatzearren, Anais edonor txikitzeko prest dago. Amesgaiztoen Etxean bizi da, Izuaren Pasabidea izeneko gune arriskutsu bat dagoelako bertan, eta Xabin engainatu nahiko du han sartzeko.
Abenturaz beteriko istorio magiko eta beldurgarria, adiskidetasunaz eta bazterkeriaz hitz egiten diguna. “Izuaren Pasabidea” irakurtzen jarraitu

Marko panpinak trapuzko amets

Egilea: Fernando Morillo
Irudiak: Iban Izagirre
Formatu etzanean egina, 21 x 14,8cm.
80 orrialde, koloretako irudiekin.
Adin tartea: 6-8 urte
Gaia: Neska baten eta panpinatxo bizidun baten arteko harremana.
Prezioa: 12,50 euro.

Marko panpinak trapuzko bihotza du, eta ezker-begia, bihotz-begia. Baina sentitu ezin dituenak sentitzen dituela uste du. Eskuin-begiaren hutsuneagatik ote? Begi horren bila inoizko abenturarik handiena biziko du… eta inoiz pentsatu ez zuen altxor ezkutua aurkituko!

Berezitasunak: Marko panpinarentzat, mundua toki konplexua da. Esate baterako, zaila egiten zaio jelosia edo sentimenduak ondo maneiatzea. Markoren eskutik, irakurle gaztetxoak funtsezko euskarri batzuk bereganatuko ditu: nola egin aurre beldurrari, bakardadeari, ezezagunari edo benetako lagun bat.

Mugatzen gaituzten kateak hobeto ezagutzen eta gainditzen ikasiko du. Markok, eta sentimenduak nola ulertu eta nola aberastu, lagun zahar eta berrien alboan. “Marko panpinak trapuzko amets” irakurtzen jarraitu