Yoseba Peña

Informatikan doktorea eta antropologoa, irakasle dihardu. Sodupen (Bizkaia) jaio zen 1977an, baina Zarautzen errotu da (Gipuzkoan). Lehenago, Southamptonen (Ingalaterran) eta Vienan (Austria) ere bizi izan da. Gazteentzako eta helduentzako nobelagintza jorratu du honako obra hauetan: Hodeien adorea (Susa, 2012), Kilimanjaroko diamantea (Ibaizabal, 2013), Baloiak arboletan (Ibaizabal, 2016) eta Xirei (Ibaizabal, 2016).

Aitor Arana

Aitor Arana. (1963) Hamazazpi urterekin hasi zen idazten. Euskara-irakaslea, Hots eta Xut aldizkarietako lankide eta arduraduna izan zen. Itzultzailea ere bada: euskaraz, gaztelaniaz, esperantoz zein kaloeraz. Saiakera generoan aritutakoa, hiztegigilea eta ikasliburugilea. Haranaga argitaletxeko zuzendaria.

Fernando Morillo

Fernando Morillo (Azpeitia, 1974).
Filosofian lizentziatua eta zientzia zalea.
Alor ugari landu ditu:
gazte literatura, thriller zientifikoak, dibulgazioa, biografiak…
2011n argitaletxe propioa sortu zuen (Gaumin),
bere istorioak hobeto landu ahal izateko.

 

Laida Martinez

Laida Martinez Navarro bilbotarra da. Psikologian lizentziatu zen.
Hainbat sari literario jaso ditu: Lazarillo saria (2002),
Gabriel Aresti lehiaketa (2003, 2004 eta 2014)
edo Malagako Haurrentzako literatur saria (2014).
Max Bilbon bizi da liburua idatzi zuen,
haurrentzat euskaraz argitaraturiko lehen liburua Irakurketa Errazean.

Onintze Goitiz

Onintze Goitiz (Bilbo, 1989) Euskal Filologian lizentziatua eta Antzerki eta Arte Eszenikoen ikasketak egindakoa da.
Euskararen irakaskuntza eta ipuin-kontaketa uztartzen ditu.
2014ko udaberritik euskaraz gauzatzen diren Irakurketa Errazeko kluben dinamizatzailea da.
Esperientzia horretatik abiatuta, lehenengo nobelatxoa du “Amaia udalekuetan”.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez (Lesaka, 1984).
Historian lizentziatua. Zenbait lantxotatik igaro ondoren kazetaritza izan du ogibide, Xorroxin irratian lehenik, eta azken urteotan Berria egunkarian. Lehenbiziko lana du ARATZ, bi zatitan argitaratu duguna.

 

 

Ander Izagirre

Ander Izagirre (Donostia, 1976) kazetaria eta idazlea da.
Hainbat gai jorratu ditu bere kronika eta liburuetan:
Kolonbiako gatazkako biktimak, Pakistango zamaketariak,
Boliviako haur meatzariak, Mafiaren aurka altxa diren siziliarrak,
bakailaoarekin dopatzen ziren antzinako ziklistak,
ehun kiloko orga bati bultzaka Argentina oinez zeharkatu zuen ibiltaria…
Bere lanak www.anderiza.com orrian
eta Twitterren (@anderiza) jarrai daitezke.

Montse Flores

Montse Flores Pallarès (Bartzelona, 1968) Filologia katalanean lizentziatua.
Helduen irakasle aritu da Consorci per a la Normalització Lingüística-n,
eta 2006tik bigarren hezkuntzako irakaslea da.
Hainbat argitalpenetan itzultzaile eta hizkuntz-aholkulari lanak egiten ditu,
eta presondegietan eta Cetre de Formació Oriol Tort del FC Barcelona-n
irakurketa-klubak dinamizatzen ditu.

Núria Martí

 

Núria Martí Constans (Calellla, 1966) idazle eta irakaslea,
Filologia katalanean lizentziatua da.
Liburu honen aurretik, Les maiteixes estrelles (2010)
eta Trampa de foc (2011) argitaratu ditu Irakurketa Erraza formatuan.
Hainbat literatur-sari irabazi ditu azken urteotan,
eta literatur-tailer eta -kluben gidari da.

Iñigo Ibarguren

Iñigo Ibarguren (Azpeitia, 1979). Triangelu irristakorra bere laugarren liburua da. Aurretik Malanjeko taupaden atzetik eta Iraganaren pisua nobelak idatzi ditu, eta baita Beethoven izeneko biografia ere. Tarteka, Uztarriako webgunean iritzi artikuluak ere idatzitakoa da.

Karlos Zurutuza

Kanariar irlak, 1971.

Kazetari independentea, gatazka eremuetan espezializatua. ARGIA, GARA, BERRIA eta 7Kren kolaboratzailea, bai eta atzerriko prentsan ere (The Diplomat, Hidden Europe, Deutsche Welle, The Monocle, Inter Press Service, Niqash…). Erreportariak Nawab Bugti Reporting Award jaso zuen Londresen 2009an, Iran nahiz Pakistango Balutxistanen egindako lanagatik. 2012an, ARGIA SARIA eta RIKARDO ARREGI SARIA jaso zituen, Iraken eta Libiako krisian zehar egindako lanagatik.

Erreportariak “Tripoli-Kabul” (Gaumin, 2012) kronika bilduma argitaratu du.