Susana Sancho

Betidanik izan du irakasle sena. Oso gaztea zela hasi zen klase partikularrak ematen, 17 urterekin. Euskal Filologia ikasi bitartean ere, Bilboko Union Pacific  Akademian egon zen Ogasuneko funtzionarioei klaseak ematen. Ondoren, Portugaleteko Udal Euskaltegian aritu izan zen klaseak ematen pare bat urtez, eta harrezkeroztik, hogei urtetik gora jada, hainbat institutu publikotan ibili da euskara eta literatura unibertsala irakasten.

Ez dio inoiz utzi ikasteari, bere lanean hobeto aritzen saiatzeari. Dozenaka ikastaro jaso ditu, hezkuntzaz, irakaskuntzaz, kooperazio-lanez, gamifikazioaz, adimen anizkoitzez…

Etengabe aritu da, hortaz, hezkuntza hobetu nahian eta esperimentatzeko irrikaz (zentzurik onenean esanda, noski).

Emaitza ere nabarmen ona da ikasleekin, sarritan frogatu ahal izan dugun bezala. Biltzen zuen esperientzia eta jakinduria xuxurlatzeko eskatu genion, eta hauxe emaitza: Beld-haurrak masajeatzeko poemak

Beld-Haurrak masajeatzeko poemak

Liburuaren izenburua: Beld-Haurrak masajeatzeko poemak.
Egileak: Susana Sancho eta Marta Sancho.
Orrialde kopurua: 92 (formatu handian: 240×170 mm).
Gaumin Argitaletxea (2020).
Salneurria: 13,50 euro.

Irakurtzeko eta sentitzeko liburua duzu hau. Laztanak, poesia, maitasuna, irribarrea, musika edota jolasa izango dira eskaintza eta beldurren masaje-emaileak, norberak duen barne-haurrari edota alboan duzunari.

Hauxe ez da masaje terapeutikoen gida. Hitzen eta eskuen fereken joan-etorrian murgilduko zara, giro intimo eta maitagarrian. Eskuak bezain leunak izan baitaitezke hitzak ere. Zeuk aukeratu unean-unean.

Gau-mamuak, bazterkeria, teknologia-kalteak, bakardadea… Egoera “natural” horien aurreko antidotoa eta errezeta erraza da (“errazeta”, alegia): geure burua eta besteak mimatu, eta ingurukoei mima gaitzaten uztea.

Haurrak eta beldurrak masajeatzeko poemak. Barne-korapiloak askatzeko proposamena, geure baitan dugun haurrari ere ia ahazturiko opariak berreskuratzeko gonbita.

Masajeak poemen bitartez, poemak masajeen bitartez. Norberari, besteari. Denak zilegi. Zeure esku. “Beld-Haurrak masajeatzeko poemak” irakurtzen jarraitu

Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)

Egileak: Fernando Morillo eta Susana Sancho
Adina: 7tik aurrera (haurrentzat) eta 11-12tik aurrera (gazteentzat).
64 orrialde.
Gaiak: meditatzeko ipuinak, jolas-ipuinak, sormena, emozioak, sentimenduak.
Gaumin sormen-etxea, 2018.
Formatu zabala (165 x 240 mm).
Prezioa: 13,50 euro

Sinopsia

Eta sormen-atseden txiki bat hartuko bagenu? Eta geure buruarekin jolastuko bagina, barru-aberasten garen bitartean?

Fernandok eta Susanak 20 urte pasa daramatzate eskolaren unibertso zoragarrian. Idazle eta hizlari gisa lehenak, irakasle gisa bigarrenak. Ikasleekin hezkuntzaren magia erein nahian betiere.
Gehiegitan entzundakoa, guraso nahiz irakasleei: “ze zaila zaien gazteei testuei, irakasgaiari, ia edozeri arreta jartzea!”
Estresatuta gaude, gazteak bezala helduok. Nahasita, urduri.

Gazteekin bizitako hainbat esperientzia ardatz, zenbait ipuin berezi eskaintzen dira liburu honetan. Meditazio ipuinak dira. Laburrak. Barrura egiteko erabil ditzakegunak.
Klasean edo etxean irakur daitezke, ozen edo norberak isilean, edota ipuinen audioa entzun (ikus barruan). Ipuinen jarraian, haietan sakontzeko sormen-dinamika batzuk proposatzen dira. Taldean egin daitezke edo bakarka haiek ere.

Ez dago magia handiagorik “behin bazen…” hitzena baino. Demagun gu garela behin bazirenak, berriro izan gintezkeenak. Murgil gaitezen hitzen eta jolasaren magian.

Azalpen apurrak: ipuinak eta ipuin-jolasak

Hauxe litzateke Irakurketa Errazaren mundua zabaltzeko pentsatu dugun formatuetako bat, hainbat irakaslerekin solasean aritu ondoren. Irakurketa Errazaren formatuan ateratzea pentsatzen genuen liburuaren ordez dugun lanetako bat da. “Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)” irakurtzen jarraitu