Irakasleak motibatzeko formazioak

Nola landu konexioa, sormena eta lasaitasuna hezkuntzan:
ikasleekin eta irakasleekin

I(ra)kasleen erronkak Covid-19aren normaltasun berrian (euskara eta jakintza sustatzen)

(Online ere egin daiteke formazioa)

Formazioen arduraduna: Fernando Morillo Grande

LABURREAN

Izenburua:

Nola landu konexioa, sormena eta lasaitasuna hezkuntzan: ikasleekin eta irakasleekin. I(ra)kasleen erronkak Covid-19aren normaltasun berrian (euskara eta jakintza sustatzen).

Agertokia:

Hezkuntzaren oinarriak astindu ditu Covid-19ak. Irakasleek ustekabeko errealitate mingarria aurkitu dute, eta ahal izan duten moduan saiatu dira moldatzen: eskola telematikoak, ikasleen jarraipena, urrutiko ebaluazioak… Presioa handitu egin da ezinbestean, bai irakasle eta hezitzaileentzat, bai ikasleentzat ere. Horrek antsietateak jotako egoerak eragin ditu sarritan.

Formazioaren helburua:

Irakasleek berek azpimarratutako hiru kezka nagusiei egingo diegu aurre:

  1. Nola lortu konexioa ikasleekin, lankideekin eta norberarekin (irakaslea emozioen maisu).
  2. Nola landu komunikatzeko gaitasuna.
  3. Nola lasaitu eta autokontrolatueta ez galdu pazientzia, nekearen eta tentsioaren ondorioz.

Hezkuntza-metodologiek gero eta gehiago nabarmentzen dute lanketa (eta osasun) emozionalaren garrantzia, ikaskuntzaren eta bizitzaren beraren oinarri gisa.

Irakasleek askotariko tresnak jasoko dituzte, batetik, sormena pizteko eta beren emozioekin eraginkortasunez moldatzeko; eta, bestetik, tresna horien bitartez identifikatzeko zein diren laguntzarik handiena behar duten ikasleak

Ikasiko dugu komunikazio enpatiko, ludiko eta asertiboaren funtsa garatzen ere. Horrexek lagunduko digu dugun erronka latzarekin dantza egiten: nola lortu ikasleek euskara (eta zernahi jakintza ere) “oharkabean” eta naturalki ikastea eta erabiltzea? (Eta gozatzea!).

Metodologia:

Entzumen aktiboa, sormena, emozioa, erlaxazioa, kontzentrazioa, jolas-esperientzia eta motibazioa landuko ditugu, hainbat idazketa- eta antzezpen-dinamikaren bitartez, eta orobat meditazio-proposamenen, arreta-jolasen eta askotariko adimenen bitartez (zentzumenei, naturari, gorputzari edota musikari arreta handiagoa ematen ikasiz).

Formatzaileak bide luzea egin du idazle eta hizlari gisa, eta hainbat urtez jasotako esperientziak baliatuko ditu formazio guztiz dinamikoa, atsegina eta praktikoa lortzeko.

(Presentziala edo online izan daiteke)

Iraupena:

Bi motatako formazioa izan daiteke:

  1. Oinarrizko modulo laburra, 2-3 ordukoa (funtsezko tresnak eta baliabideak ezagutzeko balio dezake). 
  2. Sakonagoa, 10-12 ordukoa (aukera emango luke kasu, dinamika eta tresna gehiago jorratzeko eta esperimentatzeko). 

Edonola ere, erraz molda daitezke bestelako aukera batzuk ere.

Formazioei buruzko informazio zabalagoa nahi izanez gero, idatzi edo deitu lasai asko, eta txosten zehaztuagoa helaraziko dizuegu:

gauminhontza@gmail.com
www.gaumin.com
Tf: (+34) 676 34 17 51