gaumin@gaumin.com
Orga0
Totala:0,00 €
Zure erosketa orga hutsik dago!


LIBURU BERRIAK

  • Deskontua
    -%5
    11,80 €11,25 €
    Deskontua
    -%5
    11,80 €11,25 €
    Deskontua
    -%5
    13,50 €12,85 €
  • Deskontua
    -%5
    9,50 €9,03 €
    Deskontua
    -%5
    16,00 €15,20 €
    Deskontua
    -%5
    12,50 €11,90 €

ALBISTEAK

  • Webgune berria! Webgune berria! Osteguna, 16 Ekaina 2016 15:33

    Oraintsura arte genuen gunea haziz joan zaigu apurka, eta ahaleginak ahalegin, ai,...

  • Liburu berriak Liburu berriak Astelehena, 14 Martxoa 2016 17:58

    Irakurketa Errazeko liburuen zerrenda handitzen doa pixkanaka. Oraingoan,...

  • Erdi Aroko egunak Erdi Aroko egunak Osteguna, 18 Otsaila 2016 20:08

    Laida Martinez Navarrok idatzitako liburuak argia ikusi du jadanik. "Erraz...

  • Irakurketa Errazeko Kluben I. Topaketa Irakurketa Errazeko Kluben I. Topaketa Azteazkena, 13 Maiatza 2015 10:16

    "Istorioak partekatzeko gozamena" titulupean, Irakurketa Errazeko Kluben I. Topaketa...

 

Gaumin

Gauaren unerik ilunena.
Hori da gaumina. Misteriotsua eta sekretua.
Sorginen dantza eroa hedatzen den ordua,
eta kondaira zaharren doinu gozoa ereiten denekoa.
Gauminean dena da sinesgarri.
Dena zilegi.
Eta bakardadearen itzal beltzetatik
ortzadarrezko ametsak jaio daitezke,
iritsi berriaren lotsaz,
baina haurraren jakin-min aseezinaz.
Gauminaren ilunean abiatzen da egunsenti distiratsura doan bidea.
Eta orduan hasten dira harilkatzen,
hitz eta irudiekin
ilargiaren magia eta goizaren lehen izpi epelak.
Istorio ederren erreinu amaiezina.

Gaumineko partaideak

Istorio bakoitza elurrezko mendi bat da. Tori. Hemen dituzue bide berri baina luuuze honetako lehen tontorrak. Bidexka ezkutu guztiak jarraitu ditugu ehiza-txakur baten moduan, bila, usainka, marmarka. Bidaiarien ametsetatik edan dugu, eta zuen irrikak eta beldurrak bildumatu ditugu gure zorro zaharrean.

Barrurago joan nahi genuen. Bizi-sua sortzen den guneraino. Hitz gorien haginkadak sentitzeko eta geureganatzeko. Hizki-hariak zuen aterpe eta sutondo bihurtzeko.

Askotan galdetzen digutena: zenbat urtekoentzat? Dastatu lehen hitza. Lehen paragrafoa. Formak, doinuak, koloreak. Dagoen aholku on bakarra: tira egiten ez badizu, bota. Kiskaltzen ez bazaitu, bota. Eramaten ez bazaitu, bota. Itxi atea eta ospa hemendik. Orain, zure bidea beste bat da. Hurrengo batean elkartuko gara beharbada. Bitartean, ondo izan. Aio.

Baina zaila jarri nahiko dizugu.

Zu harrapatzen saiatuko gara, igual zure egarria gure egarria delako. Haur edo heldu, zorrotz edo zoro. Zu gu zara. Eta aldrebes. Edo izan zaitezke. Edo gaitezke. Horregatik, luzatu lepoa eta atera burua amildegi alderantz. Ukitu airea. Ikusi gogoa. Usaindu zirrara.

Hiru hitzetan: hona lehen pausoak. Estreinuak. Bihotz-jatetxe berri baten lehen platerak. Sukaldariaren urduritasuna. Behar bezain gozoa? Gazi-puntu aproposa? Sukaldariaren irribarrea: badaki baietz. Landu duelako. Osagaiak, eskua eta arima. Dena ematen bada ez da porrotik.

Eginda. Pintxo berezi baten lurrina. Antzematen duzue?

Zain da. Zuen zain.

On egin.

Gauaren unerik ilunena, ilbeteaz bada ere.

GURE ASMOA

Hiru puntu nagusitan laburbildu daiteke Gauminen asmoa:

  1. GAZTEEK EZ OMEN DUTE IRAKURTZEN. Horixe han-hemen sarri entzuten dena. Hala ote? Gure esperientziaren arabera, baieztapen hori OKERRA eta ARRISKUTSUA da:

    • OKERRA. Gazte asko aurkitu ditugu irakurtzeko irrikitan… erdaraz nahiz euskaraz. Zer gertatzen da orduan? Ez gutxitan, gogoz kontra irakurtzen dute: istorioa edo formatua edo gaia edo edizioa... ez zaie erakargarria egiten.

    • ARRISKUTSUA. Bertan goxo egitea da jokabiderik antzuena. Gazteek irakurtzen ez dutenez, zertarako ahalegindu serio heltzen arazo horri? (Ironia, e!).

    Irakurleak irabazi nahi baditugu, istorioak harrapatu egin behar ditu. Erakargarria egin behar zaie, gaiagatik, doinuagatik, hurbiltasun edo urruntasunagatik, jolas-mailagatik, forma eta formatuagatik… Paper zuria, linealtasun pasiboa eta interakziorik eza gero eta arrotzagoa zaizkie gazteei. Alferrik da haiei lan bat "ona" dela errepikatzea, iristen ez bazaie.

    Horra ba Gauminen ahalegin nagusia: IRAKURLEEK (oro har, jakina, baina batik bat GAZTEEK) LITERATURAZ GOXATZEA, irakurtzea behar gisa ez sentitzea. Jolas gosea eta lilura piztea, irakurleen motibazioa abiatzeko. Ohartu gabe aberasteko eta osatzeko. Hor hasiko dira benetako irakurle bihurtzen. Betiko irakurle.

  2. Idazleak, askotan, bere ume gisa sentitzen du liburua. Alde «txiki» bat dago ordea. Normalean beste batzuen esku geratzen dira umea nola garbitu, jantzi, elikatu, eskutik heldu, kalera noiz eta nola atera… Ez gutxitan, gerta liteke idazleak beste era batera egin nahi izatea. Beharbada ez hobea, baina bai desberdina. Ez da erraza izaten. Buru askoren aburuak gutxitan datoz bat. Edo etortzekotan, denbora luuuuuzea joaten da. Horra ere Gauminen beste helburua: idazleak askoz hurbilagotik zaindu ahal izatea bere umea. Profesionalik finenak ere ez duelako mimatuko haurra aitak edo amak adina.

  3. Aurrekoari lotua, baina azpimarratzekoa iruditzen zaiguna: egilea, oro har, eta zoritxarrez, liburugintza sistemaren hutsaren hurrengoa da, sistema horren elikagai nagusia sortu arren. Lehena da lana abiatzen, azken-azkena haren fruitua jasotzen, jasotzen badu. Eta ez, ez gara ekonomikoki bakarrik ari. Inork gutxik sortuko baitu, sortu benetan, txanpon baten truke. Sormenak ez du horrela funtzionatzen. Guk, Gauminen, gure aldetik, dugun eta garen guztia jarri nahi genuke egileari ahalik eta duinen ordaintzeko. Eta bai, oraingoan ekonomiaz ere ari gara. Baina ez, ez inola ere horretaz bakarrik. Duintasunak aurpegi desberdinak ditu, eta guk ahal ditugun guztiak zaindu nahi ditugu.

 

Idazleak