gaumin@gaumin.com
Orga0
Totala:0,00 €
Zure erosketa orga hutsik dago!


Irakurketa Erraza. Albisteak

Liburu berriak

Astelehena, 14 Martxoa 2016 17:58;
Irakurketa Errazeko liburuen zerrenda handitzen doa pixkanaka. Oraingoan, gaztetxoentzako "Amaia udalekuetan" idatzi digu Onintze Goitiz-ek, eta Bilbo hiribildu bihurtu zeneko eleberri historikoa Laida Martinez-ek. Zorionak bioi, neskak!

Erdi Aroko egunak

Osteguna, 18 Otsaila 2016 20:08;
Laida Martinez Navarrok idatzitako liburuak argia ikusi du jadanik. "Erraz irakurtzeko" sailan argitaratu dugu, Mikel Mendibilen ilustrazioez lagunduta. Hona hemen sinopsia: Itsasadarra duen herri txikia da Bilbo. Joanes soldadu joan da Gaztelako gudara, On Diego Lopez Harokoarekin. Atzean utzi du gustatzen ez zaion bizimodua eta Argia, Katixa eta Uria jauna bere lagunak: Argia berarekin erdi-maiteminduta dago; Katixak ondo ezagutzen ditu mutilaren akatsak; eta Uria jaunak Bilbo handitu nahi du merkataritza erabiliz. On Diegok Jaurreria lapurtu zion bere iloba Mariari, eta…

Irakurketa Errazeko Kluben I. Topaketa

Azteazkena, 13 Maiatza 2015 10:16;
"Istorioak partekatzeko gozamena" titulupean, Irakurketa Errazeko Kluben I. Topaketa egingo da datorren larunbatean Bilbon. Eztabaidarako eta esperientzia-trukerako espazioa izango da, eta Irakurketa Errazeko Kluben inguruko jendea bilduko du: irakasle, animatzaile, irakurle... 2012tik hona, dagoeneko 30 klubetik gora ditugu Euskal Herrian, horietako batzuk euskaraz. Topaketa Bilboko Mediateka BBK Azkuna Zentroan izango da, maiatzaren 16an, goizez. Egitaraua Larunbata, maiatzak 16 (Bastida Aretoa) 09.30-11-00: Workshop, lan-taldeak Profesionalei (liburuzain, elkarte, dinamizatzaile...) eta irakurketa klubetako partaideei zuzendua. 12.00-14.00: Ondorioak bateratzeko unea. Irakurketa Errazean interesatuta dagoen…

Koldo Mitxelenako klubak oporretan

Asteartea, 31 Martxoa 2015 11:20;
Koldo Mitxelena Liburutegian astero elkartu dira Irakurketa Errazeko klubak otsail-martxoan. Legazpi6 euskaltegiko ikasleek eta Bagera elkarteko partaideek osatutako klubek "Santiago Bidearen misterioa" eta "Txernobil txiki bat etxe bakoitzean" irakurri dituzte hurrenez hurren. Orain, jai-egunak datoz. Eta ondoren, klub berriak abiatuko dira. Laster emango dizuegu horien berri.

Gero eta klub gehiago euskaraz!

Osteguna, 26 Otsaila 2015 11:46;
2014ko udazkenean abiatu zen lehen Irakurketa Errazeko euskarazko kluba. Bilbon izan zen, AlhondigaBilbaoko MediatekaBBKn. Bertendona ikastetxeko ikasleak astero bildu ziren "Rif mendietako ura" irakurtzeko. Oso ondo pasatu omen zuten, giro erabat ludikoan irakurri baitzuten liburua. Otsailean bigarren kluba jarri zen martxan MediatekaBBKn. Oraingoan, euskara ikasten dabilen talde bat biltzen da. Italiar, ukrainar, andaluziar... Denetarik dago talde horretan, eta oso giro onean ari dira "Santiago Bidearen misterioa irakurtzen". Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegia ere Irakurketa Erraza mugimenduarekin oso interesatua agertu da hasieratik,…