gaumin@gaumin.com
Orga0
Totala:0,00 €
Zure erosketa orga hutsik dago!


Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, orrialde honetan aurkituko duzu lege informazio guztia.

Gaumin.com Gaumin, S.L.-ren jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Erabiltzaileak du webgune honetako informazioari emandako erabileraren erantzukizuna. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Webgune honetan iruzkinak eta ekarpenak onartzen direnez, Gauminek ez du beregain hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien ardura, eta beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzeko eskubidea, eta baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzea edo galaraztea ere.

ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Gauminek espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Gaumin.com-en beste webgune batzuetarako estekak ager daitezke edo bere webgune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Gauminek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

 

Jabetza intelektuala eta industriala

Besterik adierazten ez bada, Gauminen webguneko diseinu eta edukien jabetza intelektuala Gaumini soilik dagokio. Eduki horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu edo aldatzeak Gauminen edo eduki horien jabeen jabetza intelektualeko eskubideak urratzea esan nahi du, eta bere eskubideen defentsan dagozkion ekintza judizialak edo estrajudizialak baliatu ahal izango ditu.

Webguneko eduki askok Creative Commons lizentzia izango dute, aldatzea libre izango da, baina ez komertzializatzea. "Aitortu-Ezkomertziala 4.0 Nazioartekoa" deritzon lizentzia izango dute, beraz. Informazio hori espreski adieraziko da hala badagokio.

 

Aplikatutako legedia eta jurisdikzioa

Lege Ohar honen interpretazioan edo betetzean sor litekeen edozein desadostasun konpontzeko, bi aldeek onartzen dute Irungo Epaitegi eta Auzitegiek izango dutela sortutako arazo edo gatazka ebazteko jurisdikzioa eta eskumena, bestelako forurik balute hari uko eginda.