gaumin@gaumin.com
Orga0
Totala:0,00 €
Zure erosketa orga hutsik dago!


Zure kontuko xehetasunak

Erregistroa

Eroslearen informazioa

Zerbitzu Baldintzak

Pribatutasun politika

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), erabiltzaileei honakoa jakinarazten zaie:

  • Aipatu Legearen 5. Artikulua jarraituz, erabiltzaileek webgune honetako formularioen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Gaumin SL-ren fitxategietan jasoko dira.

  • Hala, jasotako datuak kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

    Gaumin SL-ek erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

  • Erabiltzaileak dira emandako datuen berezkotasunaren erantzule, eta Gaumin SLek datu faltsu edo okerrik topatuz gero datu horiek ezabatzeko eskubidea du.

  • Erabiltzaileak noiznahi erabil ditzake sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak. Horretarako, Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatzi beharko da “Datuen babesa” gaiarekin. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

 

Zerbitzu baldintzak

www.gaumin.com –en eskaera bat egitean ondoko baldintzak onartzen dituzula esan nahi du:

 

1- Bi aldeen identitatea:

www.gaumin.com atarian dauden artikuluen hornitzailea Gaumin, S.L. da (Arbesko Errota, 10 behea; 20304 Irun; IFK: B75041756).

Eskaera egiten duen erabiltzea da Bezeroa. Webgunean erregistratu beharko du lehenik eta eskatzen diren datuak bete (izen-abizenak, helbidea...). Bezeroa da emandako datuen erantzule bakarra.

 

2- Prezioak:

Eskaera egitean argi eta garbi azalduko dira produktuen prezioak, denek BEZa barne izango dute, eta eskaintza bereziak ongi zehaztuta eta markatuta agertuko dira.

Bidalketa-gastuak eskaera orrian zehaztuko dira beti.

 

3- Ordainketa erak:

Erosketak Paypal bidez edo transferentziaz ordainduko dira. Bigarren kasuan, ordainketa jasotzean bideratuko da eskaera.

 

4- Bidalketak:

Bezeroak bidalketa-mota aukera dezake: arrunta edo azkarra. Lehena aukeratuz gero, eskaera egin eta 3-5 egunetan jasoko da artikulua doan. Bigarren kasuan, 48-72 ordutan jasoko da eta 5€ko kostua izango du.

Bezeroak bere eskaera zehaztutako datan jasotzen ez baldin badu, Gaumin, S.L.-rekin harremanetan jartzeko aukera izango du Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikoaren bidez.

 

5- Ados ez egoteko eskubidea:

Bezeroak bere eskaera bertan behera uzteko aukera du eskaera prozesatu ez den bitartean, inolako kosturik gabe.

Produktua jaso ondoren itzuli nahi badu, berriz, zazpi lan-eguneko epea izango du itzulketa egiteko. Gaumin, S.L.ren egoitzara bidali beharko da produktua, eta bidalketa-gastuak bezeroak ordainduko ditu. Eskaeraren unean hautatutako ordainketa-era bidez itzuliko dio dirua Gaumin, S.L.k Bezeroari.

 

6- Legeak:

Kontratu honi aplikatuko zaiona Lege Espainola da.

Irungo epaitegi eta auzitegiek izango dute sortutako arazo edo gatazka ebazteko jurisdikzioa eta eskumena.

 

Fakturatze informazioa