gaumin argitaletxea

gauminlogo

ametsik nahi?

Fernando Morillo

Istorio bakoitza elurrezko mendi bat da. Tori. Hemen dituzue bide berri honetako lehen tontorrak. Bidexka ezkutu guztiak jarraitu ditut ehiza-txakur baten moduan, bila, usainka, marmarka. Bidaiarien ametsetatik edan dut, eta zuen irrikak eta beldurrak bildumatu ditut nire zorro zaharrean.

silueta samurai


Barrurago joan nahi nuen. Bizi-sua sortzen den guneraino. Hitz gorien hagindakak sentitzeko eta neureganatzeko. Hizki-hariak zuen aterpe eta sutondo bihurtzeko.
Askotan galdetzen didatena: zenbat urtekoentzat? Dastatu lehen hitza. Lehen paragrafoa. Formak, doinuak, koloreak. Dagoen aholku on bakarra: tira egiten ez badizu, bota. Kiskaltzen ez bazaitu, bota. Eramaten ez bazaitu, bota. Itxi atea eta ospa hemendik. Orain, zure bidea beste bat da. Hurrengo batean elkartuko gara beharbada. Bitartean, ondo izan. Aio.
Baina zaila jarri nahiko dizut.
Zu harrapatzen saiatuko naiz, igoal zure egarria nire egarria delako. Haur edo heldu, zorrotz edo zoro. Zu ni zara. Eta aldrebes. Edo izan zaitezke. Edo naiteke. Horregatik, luzatu lepoa eta atera burua amildegi alderantz. Ukitu airea. Ikusi gogoa. Usaindu zirrara.
Hiru hitzetan: hona lehen proba. Estreinua. Bihotz-jatetxe berri baten lehen platerak. Sukaldariaren urduritasuna. Behar bezain gozoa? Gazi-puntu aproposa? Sukaldariaren irribarrea: badaki baietz. Landu duelako. Osagaiak, eskua eta arima. Dena ematen bada ez da porrotik.
Eginda. Pintxo berezi baten lurrina. Antzematen duzue?
Zain da. Zuen zain.
On egin.

piecolor

Diseinua: Cristina González
2011 Gaumin S.L. gaumin@gaumin.com