Istorio guztien taupada

Istorio guztien taupada

Izenburua: Istorio guztien taupada. Zeure barneko poema
Adina: 11-12tik aurrera.
Orrialde kopurua: 102 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: ipuinen  garrantzia  eta  sendabidea,  narrazioa, adiskidetasuna, desberdina izatea.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-2-7.

Sinopsia

Joseba naiz. Bitxia naizela diote.
Adrian eta Miren dira nire lagunik onenak.

Adrian bihotza da. Istorioen emozioa, beti alboan duzun laguna. Batzuetan ez du buruarekin pentsatzen eta leku guztietan trabatzen da. Ile kizkurrak sudurreraino jaisten zaizkio askotan. Istorioak maite ditu.

Miren gorputza da. Dena abesten du mugimenduaren bitartez, zentzumenez, besarkadez. Gu hirurotatik indartsuena da. Begi urdin-urdinak eta ile gorria du. Teilatu gorrietan dantzatzea gustatzen zaio. Katurik abilena baino trebeagoa da.

Ni, Joseba, burua izango nintzateke. Askoren ustez, emoziorik gabea. Gezurra. Askoren ustez, zentzumenik gabea. Gezurra. Nik dena ikusten dut. Eta logika bihurtzen.

Nire bi lagun kuttunen beharra dut munduan ibiltzeko. Batez ere, Tere andereñoa salbatu behar izan genuen istorioz beteriko abentura honetan. “Istorio guztien taupada” irakurtzen jarraitu

Desioen maskara

Desioen maskara (Susana Sancho)

Izenburua: Desioen maskara. Amodioak, desamodioak eta bestelako antzezteko testuak gazteentzat. 
Egilea: Susana Sancho.
Adina: 15-16tik aurrera.
Orrialde kopurua: 94 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: antzezteko testuak, gazteak, amodio-desamodioak, antzezpenaren garrantzia hezkuntzan.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-1-0.

Sinopsia

Desioei maskara kentzeko prest? Jarri eroso. Oihala altxatzera doa.

Antzeztu edo senti daitezkeen “desioak” dira testuok.

Gaiak, anitzak: laguntasuna, maiteminaren gorabeherak, lehenengo esperientziak, sexu-aniztasuna, gurasoen esperientzia… Eta batez ere maitemina: maitasunak dakartzan pozak, kezkak, jolasak, buruhausteak… Desioak mozorrotzeko erabiltzen ditugun maskarak, finean.

Ziztuan eta azaletik irakurtzen omen da, gero eta gehiago. Esperientziak dio horixe dela irakurtzeko interesik ezaren arrazoia gehienetan.

Liburu honetako proposamena xehea da: testuari heltzen laguntzea, batik bat gazteei. Dela interesa pizten duten testu laburrekin (hiru generotan idatziak: bakarrizketak, elkarrizketak eta olerkiak), dela irakurketa- eta antzerki-teknikak lantzeko ariketen bidez.

Esandakoa, irakurle: ausartzeko prest? “Desioen maskara” irakurtzen jarraitu

Beld-Haurrak masajeatzeko poemak

Liburuaren izenburua: Beld-Haurrak masajeatzeko poemak.
Egileak: Susana Sancho eta Marta Sancho.
Orrialde kopurua: 92 (formatu handian: 240×170 mm).
Gaumin Argitaletxea (2020).
Salneurria: 13,50 euro.

Irakurtzeko eta sentitzeko liburua duzu hau. Laztanak, poesia, maitasuna, irribarrea, musika edota jolasa izango dira eskaintza eta beldurren masaje-emaileak, norberak duen barne-haurrari edota alboan duzunari.

Hauxe ez da masaje terapeutikoen gida. Hitzen eta eskuen fereken joan-etorrian murgilduko zara, giro intimo eta maitagarrian. Eskuak bezain leunak izan baitaitezke hitzak ere. Zeuk aukeratu unean-unean.

Gau-mamuak, bazterkeria, teknologia-kalteak, bakardadea… Egoera “natural” horien aurreko antidotoa eta errezeta erraza da (“errazeta”, alegia): geure burua eta besteak mimatu, eta ingurukoei mima gaitzaten uztea.

Haurrak eta beldurrak masajeatzeko poemak. Barne-korapiloak askatzeko proposamena, geure baitan dugun haurrari ere ia ahazturiko opariak berreskuratzeko gonbita.

Masajeak poemen bitartez, poemak masajeen bitartez. Norberari, besteari. Denak zilegi. Zeure esku. “Beld-Haurrak masajeatzeko poemak” irakurtzen jarraitu

Atejolea eta Izaki misteriotsua. Beldurrezko ipuinak

Idazlea: Aitor Arana
Adin tartea: 14tik aurrera
Orrialde kopurua: 80
Gaia: beldurra, irudimenaren ahala, maitasuna, esperantoa,
desiraren arriskua…
Prezioa: 12,50 euro

LIBURUAREN HASIERA

Irakurketa Erraza formatuan

Beldurrezko bi ipuin
Beldurra. Zer da beldurra?
Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak
benetakoak ote dira?
Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte.
Edo beharbada gure desiren irrikek. “Atejolea eta Izaki misteriotsua. Beldurrezko ipuinak” irakurtzen jarraitu

Hildakoei esker eta haien erruz

Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 15etik aurrera
Orrialde kopurua: 184
Gaia: izua, heriotza, beldurra, auto-ezagutza, misterioa, familia…
Prezioa: 12,5 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean
Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburua (doan) nahi izanez gero, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Gauaren itzaletan ezkutatzen den maitasuna sentitzeko istorioak dira.
Lau narraziok osatzen dute liburua. Barne-emozioa eta pasioa dituzte oinarri, eta gizakion alderdi ilunak azaltzen dira bihotzaren garrasiekin batera: obsesioa, etsipena, sekretu ilunak, eromena… Sentimendu beltzak, eta odolaren gorrizkoak.
Maitasuna pizgarri, artearen izenean egin daitezkeen bortizkeriak ikusten dira, familian gorde nahi izandako sekretu lotsagarriak, hiltzen ez dakiten hiltzaile afizionatuak, gutako edonoren eromen eta basakeria-grinak. “Hildakoei esker eta haien erruz” irakurtzen jarraitu

Deabruaren letaginak

Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 15etik aurrera
Orrialde kopurua: 164
Gaia: fantasia, umorea, sexua, adiskidetasuna, sorginkeria, zientzia…
Prezioa: 12,5 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean
Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburua (doan) nahi izanez gero, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Euskal mitologiako izakiak gauean, errealitatean eragiten duten marrazkiak, inbokazio diaboliko dibertigarri bat, aingeru “perfektu” baten ingurukoak, Jesukristoren bila joaten den gizon baten istorio sarkastikoa…
Deabruaren ironia eta txantxa-gosea aitzakia hartuta, gizakiok gorderiko grin eta bihotzetan murgiltzen diren bost narrazio dira.
Gehienak egunerokotasunetik abiatzen dira: maitasun korapiloak, grinaren eta bihotzaren arteko lehia, beste “zerbait” probatu nahia… Bat-batean, deabrukeriaren bat azaltzen da. Umore zuria nahiz beltza, erotismo samurra eta basatia, fantasia ironikoa eta giro mitologikoa. “Deabruaren letaginak” irakurtzen jarraitu