Txingudiko abentura sinesgaitza. Basajauna eta Lamia

Adina: 11-12tik aurrera.
102 orrialde (formatu handian: 170 x 240 mm).
Gaiak: euskal mitologia, euskal historia, adiskidetasuna, Txingudi ingurua, audioaren (ahotsaren) garrantzia, Hendaia, Irun, barne-beldurrak, Antton Abbadia.
Gaumin sormen-etxea, 2020.
Prezioa: 13,50 euro. 

Sinopsia

Euskal mitoak gure kaleetan, teknologia, historia, arte martzialak eta misterioa.

Enigma iluna agertu da Txingudin. Otsu lagunaren laguntza beharko dute Alarrek, Kaietek eta Nikolek, kondaira-gerra ezkutu baten erdian amaitu dutelako. Baditugu gure basoetan, gure herrietan ere, ikusten ez ditugun izaki mitikoak: Basajauna, Lamia, Inguma, Gaueko… Gure ilusioen edo beldurren zain. Nor da lagun? Nor etsai?

Altxor madarikatu baten bila dabiltza guztiak elkarren aurka, eta ederki astinduko dituzte Txingudi inguruko bazterrak: Aiako Harriak, Irugurutzetako labeak, Abbadia Eremua, Antxeta Irratia, San Martzial ermita, Gaztelu Zaharra…

Nola gainditu altxor madarikatura daramaten aztarnak eta probak? Audio ezkutu batzuetan grabaturiko igarkizunak asmatu behar. Argituko ote dituzte gazteek? Ez ote zaie beste izaki ilunen bat aurreratuko?

Hendaiako Antxeta Irratiaren laguntzarekin.

Abbadiaren sekretua liburuaren jarraipena

“Txingudiko abentura sinesgaitza. Basajauna eta Lamia” irakurtzen jarraitu

Hilezkorra (Otsoaren begirada)

Adina: 13-14tik aurrera.
96 orrialde.
Gaiak: hilezkortasuna, leialtasuna, iragana eta etorkizuna, antzinako historia, mitologia, gizakion alderdi iluna eta autosuntsigarria, norberaren burua gainditzea.
Gaumin sormen-etxea, 2018.
Formatu zabala (165 x 240 mm).

Sinopsia

Zenbait gorpu agertu dira Hernanin, guztiak oso modu bortitzean hilak.
Bittor, hilda zegoen gizon bat, esnatu egin da Donostian. Ez daki zer gertatu zaion, oso bitxi sentitzen dela bakarrik.
Aitziberrek, arkeologia maite duen neska gazteak, oso aurkikuntza berezia egingo du Hernanin bertan, ezkutaturik zegoen antzinako leize batean.
Hura gutxi ez eta, Hernaniko inguruetan, bi hiltzaile dabiltza aske. Gizatiarra bata, hilezkorra bestea.

Ze opari dakar hilezkor bihurtzeak? Ze amets? Ze prezio?
Kondairen xuxurla, beharbada, ez dago guk uste bezain urrun. Arbasoen harri-margoak, otso basatiaren ulua, lamia eternoa… Ginena eta garena.
Kondairetan gordetzen da gure argia. Eta berdin onartu nahi ez genukeen alderdi iluna, gure itzal suntsigarria.

Zeure barru gordea ezagutzeko prest?

Hilezkorra liburuaren nondik norakoa

Irakurketa Errazaren eta “betikoaren” filosofia uztartu nahi dituena, testu irakurterraza eta bizia, eta itxura “normalxeagoan” eskainia… gehigarri pilo batekin batera.

Protagonista nagusiak hilezkorrak dira. Batzuk hala ziren, beste batzuk nobelan ohartzen dira badirela. Ezaugarri horrek aukera handia ematen du hainbat alor funtsezko aztertzeko: zer garen, historia, ustea, beldurra, leialtasuna, tradizioa…
Hernanin kokatua da, eta herriko hainbat gune interesgarri azaltzen dira argazkien bitartez, testua osatzeko: Santa Barbara ingurua, Orona eraikina, Biteri Kultura-etxea, Donostiako Ametzagaina…
Misteriozko istorioa da, gazteentzat. Askoz gehiago ere kontatzen du, ordea, arkeologia, artea, psikologia, modernitatea eta futurismoa,  tradizioa eta mitoa baititu oinarri. “Hilezkorra (Otsoaren begirada)” irakurtzen jarraitu

Aratz. Begiradaren atzetik

Idazlea: Mikel Rodriguez
Irudiak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 15etik aurrera
Orrialde kopurua: 288
Gaia: maitasun kolpea, adiskidetasuna, torturatuaren eta torturatzailearen ikuspegiak, komunismoa eta anarkismoa, txirrindularitza, esperimentazio genetikoa, ukronia historikoa…
Prezioa: 17,50 euro

Bidaiatzea gogoko duen mutil gazte arrunta da Aratz, bere amets, ideia, eta zalantzekin. Arrats batean, Parisko ostatu batean, neska berezi batekin gurutzatuko du begirada, eta, hortik aitzinera, bizitza betirako aldatuko dion lasterketa ero batean murgilduko da, ostatuko neskaren eta harekin zegoen bertze lagunaren gibeletik. “Aratz. Begiradaren atzetik” irakurtzen jarraitu

Aratz II. Izuaren dorrea

Idazlea: Mikel Rodriguez
Irudiak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 15etik aurrera
Orrialde kopurua: 288
Gaia: maitasun kolpea, adiskidetasuna, torturatuaren eta torturatzailearen ikuspegiak, komunismoa eta anarkismoa, txirrindularitza, esperimentazio genetikoa, ukronia historikoa…
Prezioa: 16 euro

Bartzelonan bukatu da harrapaketa jokoa. Aitziber eta Aratz, Hertzaintzarengandik ihes egindako bi neska mutanteak, Euzkadiko zerbitzu sekretuen atzaparretan dira berriz ere. Haiekin batera harrapatu dute bertze Aratz, genetikoki hobetutako gizakien eta espioien arteko gatazka sekretuan bere burua sartu zuen mutil arrunta. “Aratz II. Izuaren dorrea” irakurtzen jarraitu