Desioen maskara

Desioen maskara (Susana Sancho)

Izenburua: Desioen maskara. Amodioak, desamodioak eta bestelako antzezteko testuak gazteentzat. 
Egilea: Susana Sancho.
Adina: 15-16tik aurrera.
Orrialde kopurua: 94 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: antzezteko testuak, gazteak, amodio-desamodioak, antzezpenaren garrantzia hezkuntzan.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-1-0.

Sinopsia

Desioei maskara kentzeko prest? Jarri eroso. Oihala altxatzera doa.

Antzeztu edo senti daitezkeen “desioak” dira testuok.

Gaiak, anitzak: laguntasuna, maiteminaren gorabeherak, lehenengo esperientziak, sexu-aniztasuna, gurasoen esperientzia… Eta batez ere maitemina: maitasunak dakartzan pozak, kezkak, jolasak, buruhausteak… Desioak mozorrotzeko erabiltzen ditugun maskarak, finean.

Ziztuan eta azaletik irakurtzen omen da, gero eta gehiago. Esperientziak dio horixe dela irakurtzeko interesik ezaren arrazoia gehienetan.

Liburu honetako proposamena xehea da: testuari heltzen laguntzea, batik bat gazteei. Dela interesa pizten duten testu laburrekin (hiru generotan idatziak: bakarrizketak, elkarrizketak eta olerkiak), dela irakurketa- eta antzerki-teknikak lantzeko ariketen bidez.

Esandakoa, irakurle: ausartzeko prest? “Desioen maskara” irakurtzen jarraitu

Txingudiko abentura sinesgaitza. Basajauna eta Lamia

Adina: 11-12tik aurrera.
102 orrialde (formatu handian: 170 x 240 mm).
Gaiak: euskal mitologia, euskal historia, adiskidetasuna, Txingudi ingurua, audioaren (ahotsaren) garrantzia, Hendaia, Irun, barne-beldurrak, Antton Abbadia.
Gaumin sormen-etxea, 2020.
Prezioa: 13,50 euro. 

Sinopsia

Euskal mitoak gure kaleetan, teknologia, historia, arte martzialak eta misterioa.

Enigma iluna agertu da Txingudin. Otsu lagunaren laguntza beharko dute Alarrek, Kaietek eta Nikolek, kondaira-gerra ezkutu baten erdian amaitu dutelako. Baditugu gure basoetan, gure herrietan ere, ikusten ez ditugun izaki mitikoak: Basajauna, Lamia, Inguma, Gaueko… Gure ilusioen edo beldurren zain. Nor da lagun? Nor etsai?

Altxor madarikatu baten bila dabiltza guztiak elkarren aurka, eta ederki astinduko dituzte Txingudi inguruko bazterrak: Aiako Harriak, Irugurutzetako labeak, Abbadia Eremua, Antxeta Irratia, San Martzial ermita, Gaztelu Zaharra…

Nola gainditu altxor madarikatura daramaten aztarnak eta probak? Audio ezkutu batzuetan grabaturiko igarkizunak asmatu behar. Argituko ote dituzte gazteek? Ez ote zaie beste izaki ilunen bat aurreratuko?

Hendaiako Antxeta Irratiaren laguntzarekin.

Abbadiaren sekretua liburuaren jarraipena

“Txingudiko abentura sinesgaitza. Basajauna eta Lamia” irakurtzen jarraitu

Sua piztea baizik (hegorik gabeko txoria)

Adina: 13-14tik aurrera.
112 orrialde.
Gaiak: hezkuntza, ikastea eta irakastea, laguntasuna, depresio endogenoa, adimen anizkoitzak, norbera aurkitzea, pasioa.
Gaumin sormen-etxea, 2018.
Formatu zabala (165 x 240 mm).
Prezioa: 13,50 euro

Sinopsia

“Hezkuntza ez da ontzi bat betetzea, sua piztea baizik” (W. B. Yeats)

Ermua: mendiek besarkaturiko herria.
Miren, Hodei eta Ismene: hiru lagun. Oraindik elkarrekiko sentimenduak onartu nahi ez, baina ikastetik gertu.
Ispilu misteriotsua: antzinako mago erreal batena, eta beharbada benetan nor zaren erakutsi ahal dizuna.
Izaskun: hezkuntza eraldatu nahi lukeen irakaslea. Nekatua eta gainezkatua, baina dena emateko prest ikasle-irakasleen txinpartak berpizteko.
Hegorik gabeko txoria: Mirenek aurkitu du kalean, eta hala ikusten du bere burua. Hautsia, desilusionatua. Ez du etxetik atera nahi.

Hodeik eta Ismenek denetik biziko dute Mirenen hegoak sendatzearren: lapurretak, borrokak, atxiloketak, sua, izua eta lilura. Izaskunen laguntzarekin, beraien bizitzako abentura biziko dute… ikastetxea iraultzen duten bitartean. “Sua piztea baizik (hegorik gabeko txoria)” irakurtzen jarraitu