Istorio guztien taupada

Istorio guztien taupada

Izenburua: Istorio guztien taupada. Zeure barneko poema
Adina: 11-12tik aurrera.
Orrialde kopurua: 102 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: ipuinen  garrantzia  eta  sendabidea,  narrazioa, adiskidetasuna, desberdina izatea.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-2-7.

Sinopsia

Joseba naiz. Bitxia naizela diote.
Adrian eta Miren dira nire lagunik onenak.

Adrian bihotza da. Istorioen emozioa, beti alboan duzun laguna. Batzuetan ez du buruarekin pentsatzen eta leku guztietan trabatzen da. Ile kizkurrak sudurreraino jaisten zaizkio askotan. Istorioak maite ditu.

Miren gorputza da. Dena abesten du mugimenduaren bitartez, zentzumenez, besarkadez. Gu hirurotatik indartsuena da. Begi urdin-urdinak eta ile gorria du. Teilatu gorrietan dantzatzea gustatzen zaio. Katurik abilena baino trebeagoa da.

Ni, Joseba, burua izango nintzateke. Askoren ustez, emoziorik gabea. Gezurra. Askoren ustez, zentzumenik gabea. Gezurra. Nik dena ikusten dut. Eta logika bihurtzen.

Nire bi lagun kuttunen beharra dut munduan ibiltzeko. Batez ere, Tere andereñoa salbatu behar izan genuen istorioz beteriko abentura honetan. “Istorio guztien taupada” irakurtzen jarraitu

Beld-Haurrak masajeatzeko poemak

Liburuaren izenburua: Beld-Haurrak masajeatzeko poemak.
Egileak: Susana Sancho eta Marta Sancho.
Orrialde kopurua: 92 (formatu handian: 240×170 mm).
Gaumin Argitaletxea (2020).
Salneurria: 13,50 euro.

Irakurtzeko eta sentitzeko liburua duzu hau. Laztanak, poesia, maitasuna, irribarrea, musika edota jolasa izango dira eskaintza eta beldurren masaje-emaileak, norberak duen barne-haurrari edota alboan duzunari.

Hauxe ez da masaje terapeutikoen gida. Hitzen eta eskuen fereken joan-etorrian murgilduko zara, giro intimo eta maitagarrian. Eskuak bezain leunak izan baitaitezke hitzak ere. Zeuk aukeratu unean-unean.

Gau-mamuak, bazterkeria, teknologia-kalteak, bakardadea… Egoera “natural” horien aurreko antidotoa eta errezeta erraza da (“errazeta”, alegia): geure burua eta besteak mimatu, eta ingurukoei mima gaitzaten uztea.

Haurrak eta beldurrak masajeatzeko poemak. Barne-korapiloak askatzeko proposamena, geure baitan dugun haurrari ere ia ahazturiko opariak berreskuratzeko gonbita.

Masajeak poemen bitartez, poemak masajeen bitartez. Norberari, besteari. Denak zilegi. Zeure esku. “Beld-Haurrak masajeatzeko poemak” irakurtzen jarraitu

Zauri ezkutuak. Bullying-a eskolan

Idazlea: Fernando Morillo
Ilustrazioak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 13tik aurrera
Orrialde kopurua: 144
GAIAK: eskola-jazarpena, adiskidetasuna, heziketa, bazterketa, desberdin izatea…
Prezioa: 12,50 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
FERNANDO MORILLORI ELKARRIZKETA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean 
Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburua doan jasotzeko, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Sinopsia:

Iriaren hirugarren ikastetxea. Ezagunak zaizkio eskolako zauri ezkutuak, eta neska urduri dago. Oharkabean pasatzen saiatuko da hasieran. Baina Unax izeneko mutil berezi eta markatua ere hasiberria da, eta koska krudel bat aurkituko dute berehala: Nora eta Martxel neba-arrebak, itxuraz ikastetxeko benetako jaun eta jabe, eta ikasle bakoitzari mingarrien nola jo jakiten maisu. Iria eta Unax izango dituzte jo-muga nagusietako bat.

Ikasle, irakasle eta gurasoen hamaika ardura, eztabaida eta ahalegin, egoera latzari buelta eman ahal izateko, adiskide, sentimendu eta ezustez beteriko trama ia poliziako batean. “Zauri ezkutuak. Bullying-a eskolan” irakurtzen jarraitu

Izuaren Pasabidea

Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 12-14
Orrialde kopurua: 192
Gaia: bazterketa, albinismoa, lagunak, oztopoak gainditzea, abenturak, beldurra, magia, jelosia, animaliak…
Prezioa: 13,50 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
Informazio zabalagoa hemen, IDAZLEAREN WEBGUNEAn 
Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburua doan lortzeko, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Xabin Tanzaniatik etorritako albinoa da. Han, beltzen arteko zuria zen. Gurean ere, Xabin desberdina da. Zurien arteko… beste zerbait. Beti beste zerbait.
Desberdina izaten ikasi beharko du.
Anais 400 urteko sorgin “gaztea” da, beltzez jantzia eta beldurgarria. Ama salbatzearren, Anais edonor txikitzeko prest dago. Amesgaiztoen Etxean bizi da, Izuaren Pasabidea izeneko gune arriskutsu bat dagoelako bertan, eta Xabin engainatu nahiko du han sartzeko.
Abenturaz beteriko istorio magiko eta beldurgarria, adiskidetasunaz eta bazterkeriaz hitz egiten diguna. “Izuaren Pasabidea” irakurtzen jarraitu