Antzerkia bide

Antzerkia bide

Izenburua: Antzerkia bide.
Egileak : Susana Sancho eta Larraitz García.
Adina: 15etik aurrera.
Orrialde kopurua: 92 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: antzezpenaren garrantzia hezkuntzan, antzezteko testuak, gazteen harremanak, amodio-desamodioak, eskola.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-3-4.

Sinopsia

Ez al da zirraragarria zeure buruarengandik ateratzea, sikiera une batez, eta beste nor bat izatea?
Ez al gara askotan gure kezketan iltzatzen, besteen aurrean “harritxo” bihurtzeraino?

Antzerkia aitzakia bikaina da gazteak irakurketara hurbiltzeko. Askotariko testutxoak dituzu hemen (komiko, dramatiko, goxo, garratz), gazteen bizipenak ardatz: desilusioak, pozak, kezkak, keriak…

– Desinhibiziorako, sentitzeko, enpatia sortzeko.
– Ahozkotasuna lantzeko.
– Gorputz adierazpena eta jarrerak lantzeko.
– Espiritu kritikoa sustatzeko.

Gure asmoa: bereziki eskolan, baina edonola ere ezer ez dakien edonori antzezteko lehenengo urratsak ematen laguntzea, pertsonaren formazio integrala lortzeko ahaleginean.
Antzerkia, bide.
Zenbait bideo eta audio aurkituko dituzue, lagungarri, adibide eta irakasbidetzat erabiltzeko.

“Antzerkia bide” irakurtzen jarraitu

Istorio guztien taupada

Istorio guztien taupada

Izenburua: Istorio guztien taupada. Zeure barneko poema
Adina: 11-12tik aurrera.
Egilea: Fernando Morillo
Orrialde kopurua: 102 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: ipuinen  garrantzia  eta  sendabidea,  narrazioa, adiskidetasuna, desberdina izatea.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-2-7.

Sinopsia

Joseba naiz. Bitxia naizela diote.
Adrian eta Miren dira nire lagunik onenak.

Adrian bihotza da. Istorioen emozioa, beti alboan duzun laguna. Batzuetan ez du buruarekin pentsatzen eta leku guztietan trabatzen da. Ile kizkurrak sudurreraino jaisten zaizkio askotan. Istorioak maite ditu.

Miren gorputza da. Dena abesten du mugimenduaren bitartez, zentzumenez, besarkadez. Gu hirurotatik indartsuena da. Begi urdin-urdinak eta ile gorria du. Teilatu gorrietan dantzatzea gustatzen zaio. Katurik abilena baino trebeagoa da.

Ni, Joseba, burua izango nintzateke. Askoren ustez, emoziorik gabea. Gezurra. Askoren ustez, zentzumenik gabea. Gezurra. Nik dena ikusten dut. Eta logika bihurtzen.

Nire bi lagun kuttunen beharra dut munduan ibiltzeko. Batez ere, Tere andereñoa salbatu behar izan genuen istorioz beteriko abentura honetan. “Istorio guztien taupada” irakurtzen jarraitu

Desioen maskara

Desioen maskara (Susana Sancho)

Izenburua: Desioen maskara. Amodioak, desamodioak eta bestelako antzezteko testuak gazteentzat. 
Egilea: Susana Sancho.
Adina: 15-16tik aurrera.
Orrialde kopurua: 94 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: antzezteko testuak, gazteak, amodio-desamodioak, antzezpenaren garrantzia hezkuntzan.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-1-0.

Sinopsia

Desioei maskara kentzeko prest? Jarri eroso. Oihala altxatzera doa.

Antzeztu edo senti daitezkeen “desioak” dira testuok.

Gaiak, anitzak: laguntasuna, maiteminaren gorabeherak, lehenengo esperientziak, sexu-aniztasuna, gurasoen esperientzia… Eta batez ere maitemina: maitasunak dakartzan pozak, kezkak, jolasak, buruhausteak… Desioak mozorrotzeko erabiltzen ditugun maskarak, finean.

Ziztuan eta azaletik irakurtzen omen da, gero eta gehiago. Esperientziak dio horixe dela irakurtzeko interesik ezaren arrazoia gehienetan.

Liburu honetako proposamena xehea da: testuari heltzen laguntzea, batik bat gazteei. Dela interesa pizten duten testu laburrekin (hiru generotan idatziak: bakarrizketak, elkarrizketak eta olerkiak), dela irakurketa- eta antzerki-teknikak lantzeko ariketen bidez.

Esandakoa, irakurle: ausartzeko prest? “Desioen maskara” irakurtzen jarraitu

Portuak

Izenburua: Portuak.
Idazlea: Oihana Arana.
Adin-tartea: 13tik aurrera.
Orrialde kopurua: 90 (formatu handia: 240×170 mm).
Gaiak: nerabezaroaren igarobideak, adiskidetasuna, gorputza, harremanak,
            heriotza, maitasuna, baloreen transmisioa…
Prezioa: 13,50 euro (Gaumin argitaletxea)

Portuak liburuaren sinopsia:

Noiz uzten diogu haur izateari? Noiz egiten gara heldu? Nerabetasunaren galdera ikur handiei erantzun txikiak ematera dator Ilargiren nerabezaroaren argazki panoramikoa den “Portuak” eleberria. Garai lurrikaratsu horretan, gorputzarekin, lagunekin, etxekoekin, heriotzarekin… izandako harremana kontatzen du etorkizuneko Ilargik, aitona Matiasek herentzian utzitako portuekiko obsesioa ardatz.

Istorioan zehar, protagonista bereziki arduratuko da ingurukoen (familiakoen, lagunen…) zaintzaz, eta horretan dabilela, hautsi beharreko hainbat estereotiporekin egingo du topo. Nerabe izatetik heldu izaterako muga igarotzen lagunduko dion pausoa izango da horiei aurre egitea.

Pixkanaka pasatuko da Ilargi itsaso zabalean noraezean ibiltzetik, portuan amarratuta egotera. Agian ideia hobea zen itsaso zabalean noraezean jarraitzea. Batek daki!

Oihana Arana

“Portuak” irakurtzen jarraitu

Gariren hitzak, Idoiaren hitzak

Adina: 13-14tik aurrera.
96 orrialde.
Gaiak: bizitzaren esanahia eta norberaren pasioa aurkitu nahia eta beharra, maitasuna, nerabezaroko konfliktoak, musika, irudigintza…
Gaumin sormen-etxea, 2018.
Formatu zabala (165 x 240 mm).
Prezioa: 13,50 euro

Sinopsia

Bi eguneroko aldi berean. Bi korapilo, amets eta bilaketa.

Garik barruan daraman marrazkia aurkitu nahi du, bizitza zer den irakatsiko diona.
Idoiak barruan daraman ametsa aurkitu nahi du, bihotza zer den irakatsiko diona.

Bakoitzak bere hitzetan kontatuko du nola bihurtzen zaizkien bideak, nola bizitzak eta, agian, baita bihotzak ere.
Bi aldetatik has zaitezke, irakurle, nahi bezala. Istorioaren bihotzean amaituko duzu, betiere. Bizitzan bezalaxe.

Gariren hitzak, Idoiaren hitzak liburuaren nondik norakoa

Liburu berezia: bi hasiera ditu aldi berean, bi azal (edo azal bikoitza).

Aspaldian idatzi nuen haren lehen bertsioa (2004an). Hura ez dago eskuragarri jada. Elea argitaletxean atera zen, eta aspaldi itxi zen zoritxarrez.
Urtero-urtero eskatu izan didate liburua irakurleek, oroitzapen ona utzi zuelako eta zenbait gai interesgarri lantzeko aukera ematen zuelako.

Liburuaren berezitasunik handiena bi hasiera dituela da, protagonista bakoitzarentzat bat.
Bi dira, beraz, protagonista nagusiak: Idoia eta Gari. Bien hitzetan ezagutzen dugu istorio baten bi aurpegiak, eta nola joaten diren harilkatzen, apurka, bide ustez bereiziak.
Errealitatearen aurpegi anizkoitza ulertzeko istorio aproposa(k). “Gariren hitzak, Idoiaren hitzak” irakurtzen jarraitu

Triangelu irristakorra

 

Idazlea: Iñigo Ibarguren
Adin tartea: 16tik aurrera
Orrialde kopurua: 240
Gaia: maitasuna, bakardadea, tratu txarrak, immigrazioa…
Prezioa: 15 euro.

Kepa, Alazne eta Beñat. Adin bertsuko hiru ezezagunen bizitzak nahasten joango zaizkigu eleberri honetan. Hiruren beldurrak, ilusioak eta esperantzak korapilatzen doaz elkar ezagutzen duten neurri berean.
Kepak nahikoa lan du bikotekidearekin eta alabekin duen harremana zaintzen. Alaznek galduta ikusten du bere burua, ilusioa berpiztuko dion zerbaiten zain. Beñatek bizitza bakarti eta lasaia hautsiko dion ezustekoa jasoko du.
Hirurek borroka egin beharko dute bere bizitzen norabidea aurkitzeko…

 

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA