Sorginetxe bideoak

Fernando Morillo idazleak “Sorginetxe istorioak” gunea osatu du, han hainbat kontu azaltzeko bideoen bitartez.

Horietako asko eta asko Gaumin sormen-etxeari lotuak izango dira: gure liburuak eta haiei buruzko pasadizoak, Irakurketa Erraza, gure egileen kontuak eta elkarrizketak…

Beraz, hementxe zabaldu dugu lekutxoa, apurka etorriko den informazio hori guztia hobeto eskaini ahal izateko. Euskarak ezin baitu galdu bideoek eskaintzen duten aukera paregabea!