Irakurketa Errazeko Klubak

 Hona hemen sortutako Irakurketa Errazeko klub batzuk: 

Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegian klub berriak abian

Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegian klub berriak abian

Ostirala, 13 Otsaila 2015 09:30;
Otsailaren 19tik aurrera, bi irakurketa klub bilduko dira Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegian. Euskaltegiko ikasleek osatuko dute bat, eta Bagera Elkarteko hainbat kidek bestea. Gipuzkoan antolatzen diren lehen euskarazko irakurketa errazeko klubak dira hauek, eta Koldo Mitxelena Kulturguneak sustatu ditu.

Bilboko Mediateka-BBKn klub berria martxan

Bilboko Mediateka-BBKn klub berria martxan

Ostirala, 13 Otsaila 2015 09:23;
2015eko otsail-martxoan, bigarren klub bat abiatu da Bilboko Alhondigako Mediateka-BBKk sustatuta. Oraingoan Santiago Bidearen misterioa irakurtzen ari dira Onintze Goitizen laguntzarekin.

Euskarazko lehen irakurle kluba!

Euskarazko lehen irakurle kluba!

Astelehena, 02 Otsaila 2015 15:04;
Bilboko Alhondigako Mediateka-BBKren laguntzaz, lehen, euskarazko lehen irakurketa errazeko kluba antolatu da Mediatekan bertan. Bertendona ikastetxeko ikasleek, Onintze Goitiz gidari zutela, Rif mendietako ura irakurri dute urrian eta azaroan.