Istorio guztien taupada

Istorio guztien taupada

Izenburua: Istorio guztien taupada. Zeure barneko poema
Adina: 11-12tik aurrera.
Egilea: Fernando Morillo
Orrialde kopurua: 102 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: ipuinen  garrantzia  eta  sendabidea,  narrazioa, adiskidetasuna, desberdina izatea.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-2-7.

Sinopsia

Joseba naiz. Bitxia naizela diote.
Adrian eta Miren dira nire lagunik onenak.

Adrian bihotza da. Istorioen emozioa, beti alboan duzun laguna. Batzuetan ez du buruarekin pentsatzen eta leku guztietan trabatzen da. Ile kizkurrak sudurreraino jaisten zaizkio askotan. Istorioak maite ditu.

Miren gorputza da. Dena abesten du mugimenduaren bitartez, zentzumenez, besarkadez. Gu hirurotatik indartsuena da. Begi urdin-urdinak eta ile gorria du. Teilatu gorrietan dantzatzea gustatzen zaio. Katurik abilena baino trebeagoa da.

Ni, Joseba, burua izango nintzateke. Askoren ustez, emoziorik gabea. Gezurra. Askoren ustez, zentzumenik gabea. Gezurra. Nik dena ikusten dut. Eta logika bihurtzen.

Nire bi lagun kuttunen beharra dut munduan ibiltzeko. Batez ere, Tere andereñoa salbatu behar izan genuen istorioz beteriko abentura honetan. “Istorio guztien taupada” irakurtzen jarraitu

Txingudiko abentura sinesgaitza. Basajauna eta Lamia

Adina: 11-12tik aurrera.
102 orrialde (formatu handian: 170 x 240 mm).
Gaiak: euskal mitologia, euskal historia, adiskidetasuna, Txingudi ingurua, audioaren (ahotsaren) garrantzia, Hendaia, Irun, barne-beldurrak, Antton Abbadia.
Gaumin sormen-etxea, 2020.
Prezioa: 13,50 euro. 

Sinopsia

Euskal mitoak gure kaleetan, teknologia, historia, arte martzialak eta misterioa.

Enigma iluna agertu da Txingudin. Otsu lagunaren laguntza beharko dute Alarrek, Kaietek eta Nikolek, kondaira-gerra ezkutu baten erdian amaitu dutelako. Baditugu gure basoetan, gure herrietan ere, ikusten ez ditugun izaki mitikoak: Basajauna, Lamia, Inguma, Gaueko… Gure ilusioen edo beldurren zain. Nor da lagun? Nor etsai?

Altxor madarikatu baten bila dabiltza guztiak elkarren aurka, eta ederki astinduko dituzte Txingudi inguruko bazterrak: Aiako Harriak, Irugurutzetako labeak, Abbadia Eremua, Antxeta Irratia, San Martzial ermita, Gaztelu Zaharra…

Nola gainditu altxor madarikatura daramaten aztarnak eta probak? Audio ezkutu batzuetan grabaturiko igarkizunak asmatu behar. Argituko ote dituzte gazteek? Ez ote zaie beste izaki ilunen bat aurreratuko?

Hendaiako Antxeta Irratiaren laguntzarekin.

Abbadiaren sekretua liburuaren jarraipena

“Txingudiko abentura sinesgaitza. Basajauna eta Lamia” irakurtzen jarraitu

Beld-Haurrak masajeatzeko poemak

Liburuaren izenburua: Beld-Haurrak masajeatzeko poemak.
Egileak: Susana Sancho eta Marta Sancho.
Orrialde kopurua: 92 (formatu handian: 240×170 mm).
Gaumin Argitaletxea (2020).
Salneurria: 13,50 euro.

Irakurtzeko eta sentitzeko liburua duzu hau. Laztanak, poesia, maitasuna, irribarrea, musika edota jolasa izango dira eskaintza eta beldurren masaje-emaileak, norberak duen barne-haurrari edota alboan duzunari.

Hauxe ez da masaje terapeutikoen gida. Hitzen eta eskuen fereken joan-etorrian murgilduko zara, giro intimo eta maitagarrian. Eskuak bezain leunak izan baitaitezke hitzak ere. Zeuk aukeratu unean-unean.

Gau-mamuak, bazterkeria, teknologia-kalteak, bakardadea… Egoera “natural” horien aurreko antidotoa eta errezeta erraza da (“errazeta”, alegia): geure burua eta besteak mimatu, eta ingurukoei mima gaitzaten uztea.

Haurrak eta beldurrak masajeatzeko poemak. Barne-korapiloak askatzeko proposamena, geure baitan dugun haurrari ere ia ahazturiko opariak berreskuratzeko gonbita.

Masajeak poemen bitartez, poemak masajeen bitartez. Norberari, besteari. Denak zilegi. Zeure esku. “Beld-Haurrak masajeatzeko poemak” irakurtzen jarraitu

Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)

Meditazio ipuinak, haurrentzat

Egileak: Fernando Morillo eta Susana Sancho
Adina: 7tik aurrera (haurrentzat) eta 11-12tik aurrera (gazteentzat).
64 orrialde.
Gaiak: meditatzeko ipuinak, jolas-ipuinak, sormena, emozioak, sentimenduak.
Gaumin sormen-etxea, 2018.
Formatu zabala (165 x 240 mm).
Prezioa: 13,50 euro

Sinopsia

Eta sormen-atseden txiki bat hartuko bagenu? Eta geure buruarekin jolastuko bagina, barru-aberasten garen bitartean?

Fernandok eta Susanak 20 urte pasa daramatzate eskolaren unibertso zoragarrian. Idazle eta hizlari gisa lehenak, irakasle gisa bigarrenak. Ikasleekin hezkuntzaren magia erein nahian betiere.
Gehiegitan entzundakoa, guraso nahiz irakasleei: “ze zaila zaien gazteei testuei, irakasgaiari, ia edozeri arreta jartzea!”
Estresatuta gaude, gazteak bezala helduok. Nahasita, urduri.

Gazteekin bizitako hainbat esperientzia ardatz, zenbait ipuin berezi eskaintzen dira liburu honetan. Meditazio ipuinak dira. Laburrak. Barrura egiteko erabil ditzakegunak.
Klasean edo etxean irakur daitezke, ozen edo norberak isilean, edota ipuinen audioa entzun (ikus barruan). Ipuinen jarraian, haietan sakontzeko sormen-dinamika batzuk proposatzen dira. Taldean egin daitezke edo bakarka haiek ere.

Ez dago magia handiagorik “behin bazen…” hitzena baino. Demagun gu garela behin bazirenak, berriro izan gintezkeenak. Murgil gaitezen hitzen eta jolasaren magian.

Azalpen apurrak: ipuinak eta ipuin-jolasak

Hauxe litzateke Irakurketa Errazaren mundua zabaltzeko pentsatu dugun formatuetako bat, hainbat irakaslerekin solasean aritu ondoren. Irakurketa Errazaren formatuan ateratzea pentsatzen genuen liburuaren ordez dugun lanetako bat da. “Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)” irakurtzen jarraitu

Amets ameslari

Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 9tik aurrera
Orrialde kopurua: 96
Gaia: ametsen indarra, familia, adiskidetasuna, minbizia, oztopoak gainditzea…
2016an Juul sarietako bat irabazi zuen. 
Prezioa: 13,50 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
IRAKURKETA GIDA
Audioliburua lotzeko (doan), mesedez idatzi hona: gauminhontza@gmail.com
Informazio gehiago hemen, IDAZLEAREN WEBGUNEAn

Ametsez beteriko mutikoa da Amets: lagun, leku, soinu eta usain bakoitzak bere istorioa xuxurlatzen dio.
Ipuin guztiak, ordea, ez dira gozoak izaten, eta egun batean ametsa amesgaizto bihurtzen zaio. “Amets ameslari” irakurtzen jarraitu

Trumoi txakurraren negarra

Idazlea: Fernando Morillo
Ilustrazioak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 10-12 urte
Orrialde kopurua: 96
Gaia: adiskidetasuna, heziketa, animaliak, desberdin izatea…
Prezioa: 13,50 euro

LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean

Oinatz eta Goizaneren eskola ondoan bi kale-katu azaldu dira. Beste ikasle batzuek jolaserako erabili nahi dituzte. Katuei min egiteak grazia egiten die. Hura gutxi ez, eta Trumoi txakurra alboko itxitura txiki batean sartua dago. Egunetan ia jatekorik ez, urteetan laztan bat ere jaso gabe.

Oinatz eta Goizane animaliengana hurbilduko dira apurka. Egun batean, suak hartuko du eskolako hegal oso bat. Orduantxe ikasiko dute gazteek zer esan nahi duen lagun izatea. Benetako lagun.

Abbadiaren sekretua

Idazlea: Fernando Morillo Grande. Adin tartea: 10-12
Orrialde kopurua: 144
GAIAK: Antton Abbadia, Abbadia Eremua, adiskidetasuna, euskara, abenturak, historia, zientzia, bidaiak, oztopoak gainditzea…
Prezioa: 13,50 euro

Hendaiako Nekatoeneako Artista egonaldiaren beka irabazi zuen 2011n.
LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN, idazlearen webgunean
Liburuaren IRAKURKETA GIDA eta AUDIOLIBURUA doan jasotzeko, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian? “Abbadiaren sekretua” irakurtzen jarraitu

Maddi eta euskal piratak

Testua: Fernando Morillo
Ilustrazioak: Mikel Mendibil
Maddi eta euskal piratak – 1. edizioa – Gaumin, 2014
120 orrialde, koloretan – 16,5 x 22 cm.
Gaiak: euskal piratak, Euskal Herriko historia, Lapurdi, abentura, lagunak, familia…
Adina: 8-11 urte
Produktu kodea: 978-84-942417-7-2
Prezioa: 14,50 euro

LIBURUAREN HASIERA
LIBURUAREN FITXA PDFn
Audioliburu osoa (doan) nahi izanez gero, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com
IDAZLEAREN WEBGUNEAn informazio gehiago. 
MADDI WIKIPEDIAN

Pirata-barku bat Donibane Lohizuneko portuan! Maddik ezin du sinetsi. Abenturazale amorratua da, aitona Antton bezainbeste.
Altxor bilatzaile batek Laffite kortsarioaren altxorra aurkitu nahi du, baina ai, euskal pirata zahar batzuek ez diote utzi nahi. Maddiren, Harriet neba txikiaren eta aitonaren laguntzarekin, aurre egingo diote bilatzaileari Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel Le Basque eta Destebetxo euskal pirata handiek.
Piraten sekretuak, ihesaldiak barkuan, tiroak eta kanoikadak, itsasertzeko bazter ezkutuak, abordatzeak, borrokak, urrezko altxorra, ezpatak dantzan… eta piraten laguntza kodea.
Pirata izan nahi? “Maddi eta euskal piratak” irakurtzen jarraitu

Maddi eta euskal sorginak

Testua: Fernando Morillo
Ilustrazioak: Mikel Mendibil
Maddi eta euskal sorginak- 1. edizioa – Gaumin, 2015
120 orrialde, koloretan – 16,5 x 22 cm.
GAIAK: euskal sorginak, Euskal Herriko historia, Axular, Lancre, Sara herria, lagunak, familia, abentura.
Adina: 8-11 urte
Prezioa: 14,50 euro

2016an Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian hautagai izan zen. 
LIBURUAREN HASIERA
Audioliburu osoa (doan) jasotzeko, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

INFORMAZIO GEHIAGO idazlearen webgunean

MADDI WIKIPEDIAN

Sorginak gauean, Sarako lurretan. Ilargia eta izua. Irrintzien oihartzuna. Adi! Norbait dator odol bila.
Pierre Lancre inkisidorearen garaira bidaiatu dute oraingoan Maddik, Harriet neba txikiak eta aitonak. XVII. mende hasieran daude, euskaldun ugari torturatu eta erre zituzteneko garaian. Zorionez, Pedro Agerre Axular idazle aparta lagun izango dute.
Sorginen sekretuak, ihesaldiak gauean, garrasiak eta ezpatak, akerra, su-garra, akelarrea, irrintziak, antzinakoen jakinduria itzela… eta euskal sorginen konjuru boteretsuenak.
Sorgina izan nahi? “Maddi eta euskal sorginak” irakurtzen jarraitu

Amaia udalekuetan

Ikasturte bukaera da.
Amaia eta bere lagunak udalekuetara joateko irrikaz daude.
Baina gurasoek ez diote baimenik eman Amaiari.
Jaiotzez gorra da, eta gehiegi babesten dute.
Akanpada, ordea, mundiala izango da.
Eta Amaia ezkutuan joateko moldatuko da.

Egilea: Onintze Goitiz
Irudiak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 10-12 urte
Orrialde kopurua: 64
Neurriak: 16 x 21 zm
Gaiak: adiskidetasuna, zeinu-hizkuntza, oztopoei aurre egitea…
Prezioa: 13,50 euro “Amaia udalekuetan” irakurtzen jarraitu

Zonbia San Mamesen

Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 10-12tik aurrera.
Orrialde kopurua: 144, txuri beltzezko irudiekin.
Gaia: umorea, fantasia, adiskidetasuna, gaueko izakiak, beldurra, oztopoak gainditzea, Athletic…
Prezioa: 13,50 euro.

LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean

Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburu osoa (doan) nahi izanez gero, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Inork ez du zonbietan sinesten… bat aurkitzen duen arte. Horixe gertatzen zaie Zoro izeneko gazteari eta haren lagunei. Jauregi zahar baten barruan, zonbi bat ikusi bakarrik ez. Nahi gabe aske ere uzten dute Bilboko kaleetan!
Zorok aitari deitu beharko dio laguntza eske. Baina Zororen aita oso-oso bitxia da, eta erraztasun ikaragarria du dena nahaspilatzeko. Zonbiak Athletic-eko partidu batean amaituko du, hamaikakoan eta arerio baten belarria jaten. Eta mozorro festa baten erdian, «zonbiarena» egiten. Ihesaldi tronpatuak eta bihotzaren dei nahasiak, abentura komiko batean.
Gure mundu honetan Lurralde Ezkutu ugari daude, deabruz eta zonbiz beterik, eta ez zaie umorerik falta! “Zonbia San Mamesen” irakurtzen jarraitu

Infernuko arrosak

Idazlea: Fernando Morillo Adin tartea: 12tik aurrera
Orrialde kopurua: 112
Gaia: umorea, fantasia, adiskidetasuna, gaueko izakiak, beldurra, oztopoak gainditzea…
Prezioa: 13,50 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO idazlearen webgunean
San Mameseko zonbiaren protagonistek, deabru maitemindu baten atzetik ibili beharko dute honakoan. Ihesaldi tronpatuak eta bihotzaren dei nahasiak, umorez blaituriko abenturatan.

“Infernuko arrosak” irakurtzen jarraitu