Ez al da zirraragarria zeure buruarengandik ateratzea, sikiera une batez, eta beste nor bat izatea? Ez al gara askotan gure kezketan iltzatzen, besteen aurrean “harritxo” bihurtzeraino?
– Desinhibiziorako, sentitzeko, enpatia sortzeko. – Ahozkotasuna lantzeko. – Gorputz adierazpena eta jarrerak lantzeko. – Espiritu kritikoa sustatzeko.
Gure asmoa: bereziki eskolan, baina edonola ere ezer ez dakien edonori antzezteko lehenengo urratsak ematen laguntzea, pertsonaren formazio integrala lortzeko ahaleginean. Antzerkia, bide. Zenbait bideo eta audio aurkituko dituzue, lagungarri, adibide eta irakasbidetzat erabiltzeko.
Izenburua: Desioen maskara. Amodioak, desamodioak eta bestelako antzezteko testuak gazteentzat. Egilea: Susana Sancho. Adina: 15-16tik aurrera. Orrialde kopurua: 94 orrialde (210 x 148 mm). Gaiak: antzezteko testuak, gazteak, amodio-desamodioak, antzezpenaren garrantzia hezkuntzan. Gaumin sormen-etxea, 2021. Prezioa: 13,50 euro. ISBNa: 978-84-121515-1-0.
Sinopsia
Desioei maskara kentzeko prest? Jarri eroso. Oihala altxatzera doa.
Antzeztu edo senti daitezkeen “desioak” dira testuok.
Gaiak, anitzak: laguntasuna, maiteminaren gorabeherak, lehenengo esperientziak, sexu-aniztasuna, gurasoen esperientzia… Eta batez ere maitemina: maitasunak dakartzan pozak, kezkak, jolasak, buruhausteak… Desioak mozorrotzeko erabiltzen ditugun maskarak, finean.
Ziztuan eta azaletik irakurtzen omen da, gero eta gehiago. Esperientziak dio horixe dela irakurtzeko interesik ezaren arrazoia gehienetan.
Liburu honetako proposamena xehea da: testuari heltzen laguntzea, batik bat gazteei. Dela interesa pizten duten testu laburrekin (hiru generotan idatziak: bakarrizketak, elkarrizketak eta olerkiak), dela irakurketa- eta antzerki-teknikak lantzeko ariketen bidez.
Utilizamos cookies propias y de terceros para garantizar el funcionamiento de la web, medir su uso y mejorar nuestros servicios. Puede aceptar todas las cookies, rechazar las no necesarias o configurar sus preferencias. Política de cookies
Configurar cookies
Necesarias para que la web funcione correctamente. No se pueden desactivar desde este panel.
Ayudan a medir el uso del sitio y mejorar sus contenidos.
Permiten publicidad, medición de campañas o personalización de anuncios.
Guardan preferencias o permiten contenido externo no necesario.
Cookieak erabiltzen ditugu, esperientzia hobea izan dezazun gure webgunean. Gurekin jarraitzen baduzu, ulertuko dugu onartzen duzula.