Izenburua: Istorio guztien taupada. Zeure barneko poema Adina: 11-12tik aurrera. Egilea: Fernando Morillo. Orrialde kopurua: 102 orrialde (210 x 148 mm). Gaiak: ipuinen garrantzia eta sendabidea, narrazioa, adiskidetasuna, desberdina izatea. Gaumin sormen-etxea, 2021. Prezioa: 13,50 euro. ISBNa: 978-84-121515-2-7.
Sinopsia
Joseba naiz. Bitxia naizela diote. Adrian eta Miren dira nire lagunik onenak.
Adrian bihotza da. Istorioen emozioa, beti alboan duzun laguna. Batzuetan ez du buruarekin pentsatzen eta leku guztietan trabatzen da. Ile kizkurrak sudurreraino jaisten zaizkio askotan. Istorioak maite ditu.
Miren gorputza da. Dena abesten du mugimenduaren bitartez, zentzumenez, besarkadez. Gu hirurotatik indartsuena da. Begi urdin-urdinak eta ile gorria du. Teilatu gorrietan dantzatzea gustatzen zaio. Katurik abilena baino trebeagoa da.
Ni, Joseba, burua izango nintzateke. Askoren ustez, emoziorik gabea. Gezurra. Askoren ustez, zentzumenik gabea. Gezurra. Nik dena ikusten dut. Eta logika bihurtzen.
Nire bi lagun kuttunen beharra dut munduan ibiltzeko. Batez ere, Tere andereñoa salbatu behar izan genuen istorioz beteriko abentura honetan. Continuar leyendo «Istorio guztien taupada»
Oinatz eta Goizaneren eskola ondoan bi kale-katu azaldu dira. Beste ikasle batzuek jolaserako erabili nahi dituzte. Katuei min egiteak grazia egiten die. Hura gutxi ez, eta Trumoi txakurra alboko itxitura txiki batean sartua dago. Egunetan ia jatekorik ez, urteetan laztan bat ere jaso gabe.
Oinatz eta Goizane animaliengana hurbilduko dira apurka. Egun batean, suak hartuko du eskolako hegal oso bat. Orduantxe ikasiko dute gazteek zer esan nahi duen lagun izatea. Benetako lagun.
Iriaren hirugarren ikastetxea. Ezagunak zaizkio eskolako zauri ezkutuak, eta neska urduri dago. Oharkabean pasatzen saiatuko da hasieran. Baina Unax izeneko mutil berezi eta markatua ere hasiberria da, eta koska krudel bat aurkituko dute berehala: Nora eta Martxel neba-arrebak, itxuraz ikastetxeko benetako jaun eta jabe, eta ikasle bakoitzari mingarrien nola jo jakiten maisu. Iria eta Unax izango dituzte jo-muga nagusietako bat.
Ikasle, irakasle eta gurasoen hamaika ardura, eztabaida eta ahalegin, egoera latzari buelta eman ahal izateko, adiskide, sentimendu eta ezustez beteriko trama ia poliziako batean. Continuar leyendo «Zauri ezkutuak. Bullying-a eskolan»
Idazlea: Mikel Rodriguez
Irudiak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 15etik aurrera
Orrialde kopurua: 288 Gaia: maitasun kolpea, adiskidetasuna, torturatuaren eta torturatzailearen ikuspegiak, komunismoa eta anarkismoa, txirrindularitza, esperimentazio genetikoa, ukronia historikoa…
Prezioa: 17,50 euro
Bidaiatzea gogoko duen mutil gazte arrunta da Aratz, bere amets, ideia, eta zalantzekin. Arrats batean, Parisko ostatu batean, neska berezi batekin gurutzatuko du begirada, eta, hortik aitzinera, bizitza betirako aldatuko dion lasterketa ero batean murgilduko da, ostatuko neskaren eta harekin zegoen bertze lagunaren gibeletik. Continuar leyendo «Aratz. Begiradaren atzetik»
Audioliburu osoa doan dago behar duten taldeentzat. Eskuratu nahi izanez gero, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com
Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu,
baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa.
Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz.
Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.
Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik,
eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio.
Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu
Ahmeden abenturan.
Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburu osoa (doan) nahi izanez gero, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com
Inork ez du zonbietan sinesten… bat aurkitzen duen arte. Horixe gertatzen zaie Zoro izeneko gazteari eta haren lagunei. Jauregi zahar baten barruan, zonbi bat ikusi bakarrik ez. Nahi gabe aske ere uzten dute Bilboko kaleetan!
Zorok aitari deitu beharko dio laguntza eske. Baina Zororen aita oso-oso bitxia da, eta erraztasun ikaragarria du dena nahaspilatzeko. Zonbiak Athletic-eko partidu batean amaituko du, hamaikakoan eta arerio baten belarria jaten. Eta mozorro festa baten erdian, «zonbiarena» egiten. Ihesaldi tronpatuak eta bihotzaren dei nahasiak, abentura komiko batean.
Gure mundu honetan Lurralde Ezkutu ugari daude, deabruz eta zonbiz beterik, eta ez zaie umorerik falta! Continuar leyendo «Zonbia San Mamesen»
Testua: Fernando Morillo
Irudi eta diseinua: Mikel Mendibil
21 x 21 zm.
60 orrialde, koloretako irudiekin.
Adin tartea: 6-8 urte Gaiak: adiskidetasuna, umorea, desberdintasunaren onarpena, nahasmenari aurre egitea…
Prezioa: 13,50 euro.
Kaitxakur berezia da. Txakurtokietan bizi da, txakurren herrian. Edo txak-herrian, nahiago baduzue. Arazo handi bat dauka. Kai gaixoa nahasirik dago azkenaldian. Ama ardi-txakurra du eta aita, berriz, ehiza-txakurra. Eta bera? Berak ez daki ziur zer nahi duen! Artzain aritu? Ehiztari? Karramarroen olatu-dantzan jardun? Kaioak bezala hegan egin? Etenik gabe munduan zehar bidaiatu? Continuar leyendo «Kai, txakur bidaiaria»
Xabin Tanzaniatik etorritako albinoa da. Han, beltzen arteko zuria zen. Gurean ere, Xabin desberdina da. Zurien arteko… beste zerbait. Beti beste zerbait.
Desberdina izaten ikasi beharko du.
Anais 400 urteko sorgin “gaztea” da, beltzez jantzia eta beldurgarria. Ama salbatzearren, Anais edonor txikitzeko prest dago. Amesgaiztoen Etxean bizi da, Izuaren Pasabidea izeneko gune arriskutsu bat dagoelako bertan, eta Xabin engainatu nahiko du han sartzeko.
Abenturaz beteriko istorio magiko eta beldurgarria, adiskidetasunaz eta bazterkeriaz hitz egiten diguna. Continuar leyendo «Izuaren Pasabidea»
Egilea: Fernando Morillo
Irudiak: Iban Izagirre
Formatu etzanean egina, 21 x 14,8cm.
80 orrialde, koloretako irudiekin.
Adin tartea: 6-8 urte Gaia: Neska baten eta panpinatxo bizidun baten arteko harremana.
Prezioa: 13,50 euro.
Marko panpinak trapuzko bihotza du, eta ezker-begia, bihotz-begia. Baina sentitu ezin dituenak sentitzen dituela uste du. Eskuin-begiaren hutsuneagatik ote? Begi horren bila inoizko abenturarik handiena biziko du… eta inoiz pentsatu ez zuen altxor ezkutua aurkituko!
Berezitasunak: Marko panpinarentzat, mundua toki konplexua da. Esate baterako, zaila egiten zaio jelosia edo sentimenduak ondo maneiatzea. Markoren eskutik, irakurle gaztetxoak funtsezko euskarri batzuk bereganatuko ditu: nola egin aurre beldurrari, bakardadeari, ezezagunari edo benetako lagun bat.
Mugatzen gaituzten kateak hobeto ezagutzen eta gainditzen ikasiko du. Markok, eta sentimenduak nola ulertu eta nola aberastu, lagun zahar eta berrien alboan. Continuar leyendo «Marko panpinak trapuzko amets»
Cookien erabilera Honako webguneak zure nabigatze abentura egokitzeko balizko gailetak erabiltzen ditu. Itsaso zabal honetan murgildu nahi izanez gero, robot txiki eta goxo hauek erabiltzeko baimena ematen diguzu eta gure cookien filosofia onartzen duzu. On egin!ACEPTAR