Beld-Haurrak masajeatzeko poemak

Liburuaren izenburua: Beld-Haurrak masajeatzeko poemak.
Egileak: Susana Sancho eta Marta Sancho.
Orrialde kopurua: 92 (formatu handian: 240×170 mm).
Gaumin Argitaletxea (2020).
Salneurria: 13,50 euro.

Irakurtzeko eta sentitzeko liburua duzu hau. Laztanak, poesia, maitasuna, irribarrea, musika edota jolasa izango dira eskaintza eta beldurren masaje-emaileak, norberak duen barne-haurrari edota alboan duzunari.

Hauxe ez da masaje terapeutikoen gida. Hitzen eta eskuen fereken joan-etorrian murgilduko zara, giro intimo eta maitagarrian. Eskuak bezain leunak izan baitaitezke hitzak ere. Zeuk aukeratu unean-unean.

Gau-mamuak, bazterkeria, teknologia-kalteak, bakardadea… Egoera “natural” horien aurreko antidotoa eta errezeta erraza da (“errazeta”, alegia): geure burua eta besteak mimatu, eta ingurukoei mima gaitzaten uztea.

Haurrak eta beldurrak masajeatzeko poemak. Barne-korapiloak askatzeko proposamena, geure baitan dugun haurrari ere ia ahazturiko opariak berreskuratzeko gonbita.

Masajeak poemen bitartez, poemak masajeen bitartez. Norberari, besteari. Denak zilegi. Zeure esku. “Beld-Haurrak masajeatzeko poemak” irakurtzen jarraitu