Garaziko hilketak

Garaziko hilketak

Garaziko hilketak

Izenburua: Garaziko hilketak. Nor ote erruduna?
Adina: 12-13tik aurrera.
Egilea: Fernando Morillo.
Orrialde kopurua: 106 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: euskal sinesmen zaharrak, misterioa intriga, Donibane Garazi, adiskidetasuna, bizitzeko gogoa.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-4-1.

Sinopsia

«Zerbait gaiztoa sumatzen da airean.
Norbaitek antzinako indarrak astindu ditu.»

Lekua: Donibane Garazi, Santiago Bidearen abiapuntu magikoa.
Bortizki hildako bi gorpu: mertzenario bat eta Luzia, herriko emakume edadetua.

Bi protagonista: amona eta biloba, Miren eta Ander.
Zer arraio gertatu da? Zergatik hil dute Luzia?
Ikerketa lanetan arituko dira amona-biloba, aitonaren moto zaharrarekin.

Antzinako indarrak pil-pilean. Lamiak? Botere gaiztoak gauean? Zer da egia? Zer beldurra?
Euskal sinesmen zaharrak eta arriskuz beteriko ikerketa.
Eta amona-bilobaren arteko elkarlana eta konfiantza itzela.

Euskaraz gozatzeko thriller bizia, sekretuz josia eta susmagarri sorta bat. Nor ote erruduna?
Misterioa argitzeko prest?

Sorginak, historia eta kulturaren transmisioa

Intriga, misterioa, umorea eta antzinako euskal sinesmenak dira osagai nagusiak. Donibane Garazin kokatzen da, historiaz eta magiaz beteriko lekua.

Protagonistak amona-biloba dira: Miren emakume edadetua eta Ander gaztea. Konfiantza handia dute elkarrekin, eta ia edozertarako prest dira elkarri laguntzeko.

Anderrek bizitzarekin du arazoa: sinetsita dago ezertarako balio ez duela, eta guztiz gogogabeturik da.

Mirenek heriotzarekin du arazoa: Luzia bere lagunik minena hil dute Donibane Garazin. Hara joan nahi du, zer gertatu den jakiteko. Zergatik hil dute Luzia?
Elkarrekin joango dira Garazira, misterioa argitzeko eta bizitzari zentzu hobe bat aurkitzeko, agian.

Sorginak, mitoak, historia eta kultura.
Abentura, intriga eta polizia eleberriaren erritmoa.
Adiskidetasuna eta Donibane Garaziko inguru zoragarria.
Guztien artean, euskal kulturaren transmisioa eta sustapena.

“Garaziko hilketak” irakurtzen jarraitu

Portuak

Izenburua: Portuak.
Idazlea: Oihana Arana.
Adin-tartea: 13tik aurrera.
Orrialde kopurua: 90 (formatu handia: 240×170 mm).
Gaiak: nerabezaroaren igarobideak, adiskidetasuna, gorputza, harremanak,
            heriotza, maitasuna, baloreen transmisioa…
Prezioa: 13,50 euro (Gaumin argitaletxea)

Portuak liburuaren sinopsia:

Noiz uzten diogu haur izateari? Noiz egiten gara heldu? Nerabetasunaren galdera ikur handiei erantzun txikiak ematera dator Ilargiren nerabezaroaren argazki panoramikoa den “Portuak” eleberria. Garai lurrikaratsu horretan, gorputzarekin, lagunekin, etxekoekin, heriotzarekin… izandako harremana kontatzen du etorkizuneko Ilargik, aitona Matiasek herentzian utzitako portuekiko obsesioa ardatz.

Istorioan zehar, protagonista bereziki arduratuko da ingurukoen (familiakoen, lagunen…) zaintzaz, eta horretan dabilela, hautsi beharreko hainbat estereotiporekin egingo du topo. Nerabe izatetik heldu izaterako muga igarotzen lagunduko dion pausoa izango da horiei aurre egitea.

Pixkanaka pasatuko da Ilargi itsaso zabalean noraezean ibiltzetik, portuan amarratuta egotera. Agian ideia hobea zen itsaso zabalean noraezean jarraitzea. Batek daki!

Oihana Arana

“Portuak” irakurtzen jarraitu